Nazioarteko elkarlana

Misiones internacionales

Bizi garen mundu global honek egunez egun Estatuaren kanpoko ekintza gero eta garrantzitsua dela dakar. Barne Ministerioaren eremuan, kanpoko ekintza hau honako hiru arlotan ikusten da:

  • Elkarlana nazioarteko beste polizia edo erakunde batzuekin.
  • Laguntza Kanpo Gaietako eta Kooperazioko Ministerioaren ekintzari (MAEC, gaztelaniaz).
  • Parte hartzea krisia kudeatzeko operazioetan.

Guardia Zibilak ardura hauek bere esku hartzeko aproposena egiten duten ezaugarri eta gaitasunak ditu. Haren  izaera polizialak, kideen prestakuntzak eta herrialde baten barruko segurtasuna mugetatik harago hasten dela usteak gure lurraldetik at guardia zibil gero eta gehiago egotea dakarte.

Presentzia hau islatzen da Kidegoaren kideen segurtasunari buruzko erabakiak hartzen, ekimenak zehazten edo estrategiak diseinatzen dituzten nazioarteko erakundeetan etengabeko parte-hartzean, bai europar eremuan zein Nazio Batuen eremuan.

Halaber, ohikoa da terrorismoaren, legez kanpoko immigrazioaren edo krimen antolatuaren aurkako operazioetan beste polizia indar batzuekin batera guardia zibilak aurkitzea.

Kanpo Gaietako eta Kooperazioko Ministerioaren eremuan, Guardia Zibilak Estatuaren ekintza laguntzen du arrisku handiko herrialdeetako enbaxaden segurtasuna indartuz, aholkulariak eta barne agregatuak bidaliz Enbaxadei laguntza emateko eta kooperazio poliziala errazteko ere bai. Halaber, Garapenerako Nazioarteko Elkarlaneko Espainiako Agentziaren (aurrerantzean AECID) ekimenak laguntzeko ekintzak burutzen dira.

Azkenik, alde berean poliziala eta militarra izateak Guardia Zibilaren Kidegoa krisia kudeatzeko misioak, bai militar zein gizaldekoetan, laguntzeko gure mugetatik kanpo erabil daitekeen tresna apropos bihurtzen du. Hemen, behin eta berriro, Kidego honen partea gauden guztiok harrotasunez betetzen gaituzten bokazio benemeritoa islatzen da.

 

 

 


null