Mendia

Atal honetan mendi guneetan eta sarbide zaila dituen beste leku batzuetan jarduteko berariaz trebatutako guardia zibilei buruzko informazioa lor dezakezu. Zehazki, sorrera eta aurrekariak, eginkizun orokorra eta oinarrizko egitekoak, antolaketa eta eraketa, bai eta Guardia Zibilaren Mendiko Zerbitzuaren lurraldeko hedapena ere.

Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Zerbitzua

Historia

Funciones de la Guardia Civil, En la montaña1960ko hamarkadan aire librean egiten ziren jarduerak ugaritzeak mendi guneetan istripuak zuten eta galdu ziren pertsonak salbatzeko behar berria ekarri zuen.

Une hartan, Guardia Zibilaren postuak ziren istripuarengatiko abisuak lehenengoak jasotzen zituzten eta ahal zuten neurrian erantzuten zien.

1967an Eskiatzaile – Eskalatzaileen Unitateak sortu ziren, mendiko salbamenduez eta pirinioetako mugetako pasabideak zaintzeaz arduratuta. 1981ean Zerbitzua antolatzen da gaurko Mendian Interbenitzeko Salbamendu Bereziko Taldeak (GREIM).

Denbora pasa ahala, Mendiko Zerbitzua behar berrietara moldatzen ari izan da. 1980ko hamarkadan Pirinioetako zenbait gunetan barrankismotan biziki aritzen zen jendea eta mendiko espezialistek zegokion bilakaera egin behar izan zuten. 1990ko hamarkadaren hasieran haien jarduera lurpeko kobazuloetara eta espeleolaguntzara zabaldu zen. Guardia zibil hauek inguru urtarreko salbamenduan ere espezializatu ziren. Aritzen diren guneetako zailtasun orografikoa dela-eta, salbatzeko jarduerak askotan Guardia Zibilaren Aire-zerbitzuarekin elkarrekin egiten dira.

Eginkizuna

Mendiko Zerbitzua Guardia Zibilari mendiko eta sarbide zaileko guneetan emandako funtzioak erabiltzeaz arduratzen da.

Hain zuzen ere:

  • Pertsonak salbatzea
  • Istripuak ikertzea
  • Natura kontserbatzea.
  • Herritarren segurtasuna mendiko kirol instalazioetan, eski-guneetan eta kirol lehiaketetan
  • Istripuak prebenitzeko elkarlana eta mendiko segurtasuna bultzatzea

Antolaketa eta eraketa

Organo Zentrala

Organo Zentrala Jacan (Huesca) du egoitza eta hauek osatzen dute:

  • Mendiko Unitate Berezia.

Beste mendiko Unitate batzuei laguntzeaz arduratzen da, bai eta jarduteko teknika berriak eta prozedurak zein gaiak, arropak eta tresneria aztertzeaz eta esperimentatzeaz ere.

  • Mendiko Trebakuntza Berezietako Zentroa (CAEM.)

Guardia Zibilaren mendiko langileen prestakuntzaz arduraduna

Gainera, Organo Zentralak Iraupen-txapelketa – Biatlon talde bat eta Eski - Alpinismoko talde bat ditu.

Antolaketa periferikoa

Mendiko Unitateak Sekzioak, Taldeak eta Ekipoak dira

Unitate hauek Arlotan biltzen dira eta haien lurraldeko eremua mendigune bati edo batzuei dagokio.

Lurraldeko hedapena

Funciones de la Guardia Civil, En la montañaGuardia Zibilaren Mendiko unitateak horrela kokatuta daude.

Jacako arloa

Jacako Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Sekzioa (SEREIM), Boltañako Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Taldea (GREIM) , Iruñeko Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Taldea (GREIM), Benasqueko Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Taldea (GREIM), Roncaleko Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Taldea (GREIM), Panticosako Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Ekipoa (EREIM), Huescako Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Ekipoa (EREIM), Tarazonako Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Ekipoa (EREIM), Rubielosko Mendiko Salbamendu eta Interbenzioko Ekipoa (EREIM).

Cangas de Onísko arloa.

Cangas de Onísko Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Sekzioa (SEREIM), Mieresko Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Taldea (GREIM), Saberoko Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Taldea (GREIM), Potesko Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Taldea (GREIM), Trivesko Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Ekipoa (EREIM).

Granadako arloa.

Granadako Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Sekzioa (SEREIM), Palma de Mallorcako Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Taldea (GREIM), Tenerifeko Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Taldea (GREIM), Ontenienteko Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Ekipoa (EREIM), Alorako Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Ekipoa (EREIM).

Navacerradako arloa.

Navacerradako Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Sekzioa (SEREIM), Barco de Avilako Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Taldea (GREIM), Riazako Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Ekipoa (EREIM), Arenas de San Pedroko Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Ekipoa (EREIM), Ezcarayko Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Ekipoa (EREIM).

Viellako arloa

Viellako Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Sekzioa (GREIM), Puigcerdáko Mendiko Salbamendu eta Interbentzioko Ekipoa (EREIM).


null