Ingurugiroa

Atal honetan natura eta ingurumena, ur-baliabideak, ehiza-, arrantza- eta baso-aberastasuna kontserbatzeko bereziki lan egiten duten guardia zibilei buruzko informazioa lor dezakezu. Zehazki, sorrera eta aurrekariak, eginkizun orokorra eta oinarrizko egitekoak, antolaketa eta eraketa, bai eta Natura Babesteko Zerbitzuaren (SEPRONA) lurraldeko hedapena ere.

Natura Babesteko Zerbitzua (SEPRONA)

Historia

Funciones de la Guardia Civil, En el medio ambienteGuardia Zibilak beti lan egiten du ehiza, arrantza eta basoak kontserbatzeari buruzko arauak betetzen direla bermatzeko

1876an ekainaren 7ko Errege Aginduaren bidez, Kidegoak landa- eta baso-poliziaren eta segurtasunaren zerbitzuan bere gain hartzen zuen. Eginkizun berri honen barruan mendi publikoak babesteko, suteak prebenitzeko, baliabideak isilpean aprobetxatzea ekiditeko eta bestelako funtzioak zeuden.

Estatuko Segurtasuneko Indar eta Kidegoei buruzko 2/1986 Lege Organikoak Guardia Zibilari natura eta ingurumena kontserbazioaz arduratzea ematen dio. Ondorioz, 1988ko ekainaren 21ko 72 zk. Agindu Orokorrak Natura Babesteko Zerbitzua (SEPRONA) sortzen du, Guardia Zibilaren erantzun espezializatu gisa ingurumen egokia gozatzeko herritarren eskubidea eta kontserbatzeko beharra bermatzeko agindu konstituzionalari men eginez.

Eginkizuna

SEPRONAren eginkizuna natura eta ingurumena, ur-baliabideak, ehiza-, arrantza-, baso-aberastasuna kontserbatzen laguntzen duten xedapenak eta naturari lotutako beste edozein ere betetzen direla arduratzea da.

Horrela, lurra, ura eta atmosfera babesteaz, animalien osasunaz eta flora eta faunaren espezieak kontserbatzeaz arduratzen da. Horretaz gain, Zerbitzuak isurien ingurumenaren kutsadura, babestutako espezien legez kanpoko salerosketa, legez kontrako ehiza- eta arrantza jazartzen du, espazio naturalak babesten ditu, suteak aztertzen eta itzaltzen ditu.

Antolaketa eta eraketa

Natura Babesteko Zerbitzuak, haren Organo Zentralean, Ingurumenaren Unitate Zentral Operatiboa (UCOMA) du, lurraldeko unitateei garrantzia bereziko operazioetan laguntza ematen diena.

Probintzietan Zerbitzuak hau ditu:

  • Bulego Teknikoa:

    Bestelako probintziako unitateak koordinatzen eta laguntzen ditu.

  • Natura Babesteko Taldeak:

    Ingurumenari erasoak antzemateaz, kuantifikatzeaz eta aztertzeaz arduratzen diren unitateak dira

  • Natura Babesteko Patruilak:

    Ingurumenari edozein eraso prebenitzea, zaintzea eta salatzea dagozkie. Ingurumenaren babeserako oinarrizko Unitateak dira eta lan egiten dute bai landa- zein hiri-eremuetan: ingurumenari edozein eraso prebenitzea, zaintzea eta salatzea dagozkie.

Lurraldeko hedapena Parke Nazionaletan lan egiten duten Destakamenduez osatzen da. Gaur egun honako hauek dira: Doñana, Cabañeros, Tablas de Daimiel, Ordesa eta Monte Perdido, Sierra Nevada, Garajonay, Timanfaya, Caldera de Taburiente eta Monfragüe.


null