Delinkuentzia informatikoa

Atal honetan Interneten eta beste bide telematikoen bidez egiten diren delinkuentzia eratuaren eta delituen aurka borrokatzen duten guardia zibilei buruzko informazioa lor dezakezu. Zehazki, sorrera eta aurrekariak, eginkizun orokorra eta oinarrizko egitekoak, antolaketa eta eraketa, bai eta Unitate Zentral Operatibo (UCO) eta Delitu Telematikoetako Taldeetako (GDT) lurraldeko hedapena ere

Delitu telematikoetako taldea (GDT), Ziberdelituaren aurkako borroka

Historia

Funciones de la Guardia Civil, Delincuencia informaticaDelitu Telematikoetako Taldea Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboaren barne dago eta telekomunikazio sistemen eta informazio teknologien bidez egiten diren delitu guztiak ikertzeko sortu zen. 1996an, delitu informatikoei buruzko ikerketak garrantzia nabarikoak izaten hasi direnean, argi ikusi zen beharrezkoa zela horrelako delinkuentzia berariaz jazartzeko Taldea sortzea. Ikerketa kriminalean zein prestakuntza informatiko ona zuten agenteek osatu zuten talde hori.

1999ren erditan, jarduteko eremua telekomunikazio-sektoreko iruzurreraino zabaldu zenez, errealitateari hobeto lotzen zaion terminologia onartu zen; beraz, honezkero Goi Teknologiako Delituen Saila (DDAT) izango zen izena.

2000an kideen espezializazio handiago gertatzen da, haur pornografia, iruzur eta maula, jabetasun intelektual, eta hacking delituen arloetan eratu zen, Europako Batzordearen Zibierdelinkuentziako Hitzarmenarekin bat etorriz. Batzorde honetan Guardia Zibilak parte hartzen du aditu polizial gisa.

2003an Unitateak egungo izena hartu zuen, DELITU TELEMATIKOETAKO TALDEA (GDT), hain zuzen ere, eta probintzietan Ikerketa Teknologikoko Taldeak (EDITE) sortu ziren.

2002 urtetik Guardia Zibilak urtero Ziberpolizien Topaketako Foro Iberoamerikarra antolatzen du (FIEC). Maila latinoamerikarrean delinkuentzia informatikoaren aurka borrokatzen duten unitateen arteko nazioarteko elkarlanaren adierazle eta maila europarrean beste foro batzuekiko lotura bihurtu da.

Eginkizuna

  • Telekomunikazio-sektorean delinkuentzia informatiko eta iruzurrei lotutako ikerketak egitea, haiek beraiek eraginda, Agintari Judizialek eskatuta edo herritarren salaketarengatik.
  • Sareko delitu informatikoak antzematea (patruila zibernetikoak).
  • Guardia Zibilaren bestelako Unitateen ikerketak laguntzea.

Antolaketa eta eraketa

Delitu Telematikoetako Taldea (GDT) Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboaren barne dago. Ikerketa Teknologikoko Taldeak (EDITE) probintzietan dauden Guardia Zibilaren Polizia Judizialeko Unitate Organikoetan kokatzen dira.


null