Eraikin publikoen babesa

Atal honetan azpiegituren, oinarrizko zerbitzuen sareen eta eraikin publikoen babesean eta segurtasunean lan egiten duten guardia zibilei buruzko informazioa lor dezakezu. Zehazki, sorrera eta aurrekariak, eginkizun orokorra eta oinarrizko egitekoak, antolaketa eta eraketa, bai eta lurraldeko hedapena ere.

Babes eta Segurtasuneko Unitatea, instalazioak eta eraikin publikoak babestea

Historia

Funciones de la Guardia Civil, Protección edificios públicos1844an sortu zenetik, Guardia Zibilaren eginkizuna segurtasun publikoa zaintzea, herritarrak, haien eskubideak eta ondasunak babestea izan da, eta horrela egin du historian zehar. 1978ko Espainiako Konstituzioak Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoari, beraz, Guardia Zibilari, ematen die pertsonen eskubide eta askatasunen erabilpen askea babesteko eta herritarren segurtasuna bermatzeko eginkizuna.

Eginkizuna

Oinarrizko zerbitzu publikoetako sareak, lurreko komunikabideak, itsasertzak eta mugak, portuak, aireportuak, espetxeak, eraikin publikoak eta interesgarriak direnez gero horrela eskatzen duten zentro eta instalazioak babestea eta zaintzea.

Antolaketa eta eraketa

Guardia Zibilaren lurraldeko unitateak dira oinarrizko zerbitzu publikoetako sareak eta eraikin publikoak ere babesteko arduradunak.

Madrilen, Administrazio Publikoen erakunde eta ordezkaritza diplomatiko asko daudenez gero, berariazko unitate batek egiten du eginkizun hau, Babesa eta Segurtasuneko Unitateak (UPROSE), hain zuzen ere.