Alfonso XIII.garren erregealdia

 

1902an, hamasei urte betetzean, Alfonso XIII adin-nagusikotzat jo zen eta Espainiaren Errege izendatua zen, Maria Cristina amaren errege-ordealdi ondoren. 1931ra arteko erregealdian zenbait egonkortasun zegoen bai eta hazkunde demografiko eta industrial handia ere, I. Munduko Gerran Espainiako neutraltasunak lagunduta.

Gutxi gorabehera aro lasaia izan arren, hondoan arazo larriak zeuden: independentismo hasiberria, 1017ko Errusiako Iraultzak eragindako nekazarien eta beharginen bizitza eta lan baldintza txarrak, gizarte talde handien ordezkaritza politikaren eza, jauntxokeriak kontrolatzen zuen “txandaketa” politikoko sistema indarrean zegoelako eta, Marokon, Rifeko Gerra.

1909an Marokon trenbideko linea bat eraikitzen ari ziren langile batzuekin istiluak sortu ziren eta gobernuak erreserbistak armadara itzultzeko agindu zuen. Protektoradoan gertatutako hildako kopuru handiei buruzko berriek, armadan sartzeko salbuespena erosi ahal izatearekin batera, greba orokorrerako deia zekarren; Bartzelonan Aste Tragikoa deiturikoa punturik gorena izango da. Deialdia egin zutenek eta aginteek grebaren kontrola galdu eta gero, iskanbilak jazo ziren, elizak eta komentuak erre zituzten eta benetan herri  matxinada zabaldu zen. Agintariek gerra-egoera onartzea erabaki zuten eta ordena berriro jartzeko ia zazpiehun guardia zibil besterik ez zituzten, neurri handitan Guardia Zibilaren kideek osatzen zituzten agente berriekin indartu arte. Horrela matxinada menperatu zen baina hildako, zauritu eta atxilotu askoz.

 

Tetuan1918

Bitartean, Guardia Zibila zerbitzuak aldatzen ari zen denboraren beharrei egokituz hobekuntza tekniko eta antolatzailerako etengabeko prozesuaren barne. 1902an txirrindularien sekzioa sortu zen, Kidegoari baliabide mekanikoak emateko lehenengo saiakera. 1922ko maiatzaren Lokomozio Makinetako Parkea sortu zen: nahiz eta hasieran gaur oso gutxi jo daitezkeen baliabideek osatuta (bi omnibus, kamioneta bat, zazpi beribil arin eta bi motozikleta), Automobilismoko Parkearen aurrekaria izan zen. 1921an Kidegoak 9mm-ko Star pistola jaso zuen, Guardia Zibilak luzaro erabiliko duen erregelamenduzko arma. Pixka bat geroago, Kidegoak bere zerbitzu irrati-telegrafiakoa instalatuko du komunikabide hobeez hobeto erantzuteko asmoz. Lehenengo emisioa 1922ko abuztuaren 1an egin zen.

Instituzioaren historian une garrantzitsu batzuk daude: 1913an Pilarreko Amabirjina Guardia Zibilaren zaindari izendatzea; 1909an, hirurogei urtetan berdina izan eta gero, aldatutako uniformea berriro moldatu zen 1922an eta 1925an, uniforme zaharra, ikusgarria baina ez erabilgarria, aldatu zen eta berria hartu zen, berdea, erosoagoa eta zerbitzuaren beharrei hobeto egokituagoa; 1921an Guardia Zibilaren lehenengo museoa sortzea Infanta Maria Teresa Ikastetxean, Madrilen; eta himnoa sortzea, 1922ko abuztuaren 1an abestuta, besteak beste.

Ikusi dugunez, Marokoko Protektoradoan 1912an formalki ezarri zen baino lehenago gatazkak zegoeneko zeuden. Armada espainiarrak erresistentzia kontrolatzeko gero eta konpromiso handiagoa zuenean, Annualeko Deskalabrua gertatu zen. Rifeko armadak porrot eztabaidaezina lortuta eta Espainiako hildako ugari sortu zituen eta Melilla bera arriskuan jarri zuen ordena gabeko atzera-egitea ikusita, gizarteak ez zuen ulertzen zergatik horrelako gerra odoltsua eta nekosoa egin behar zen hain pobrea zen lurraldean eta bakarrik ospea bilatzeko. Beraz, kale borroka areagotu zen eta gatazkek puntu altuena zuten hiru kide anarkistek Eduardo Dato Gobernuaren Presidentea Madrileko Puerta de Alcalan hil zutenean.

Egoera soziopolitiko hauek Miguel Primo de Rivera Kataluniako Kapitan Nagusiak, Erregearekin babesaz, estatu-kolpea egitera eraman zuten. Primo de Riveraren diktaduran Marokoko Gerra bukatuko da Alhucemaseko Lehorreratzearekin, 1925an, Protektoradoko guneari baketzea ekarriz.

GranCruzBeneficienciaGuardiaCivilGuardia Zibila urte horietako aldaketa sozial eta politikoetara moldatzen jarraitu zen kideak hobetuz eta berrikuntza garrantzitsuak eginez. Azken hauen artean, 1918an sartu ziren Instituzioaren langileen kopuruan hiru berezko brigadako jeneral eta 1924ko uztailaren 4ko Errege Dekretuak dibisioko jeneral bat – Guardia Zibilaren Zuzendariorde Nagusiaren karguaz, xedapen honek sortuta - eta lau brigadako jeneral gehitu zituen. 1926an, eskualdatzeko printzipioari erantzunez, Guneak sortu ziren, hasieran lau (haien lehenengo egoitzak Madrilen, Bartzelonan, Sevillan eta Burgosen zeuden) eta haien buru brigadako jeneral bat.

Kidegoak ofizialak prestatzeko eduki zuen Lehenengo Akademia Berezia Infanta Maria Teresa Ikastetxean, Madrilen, zegoen eta lehenengo promozioa 1927ko otsailaren 12an lan egiten hasi zen. Gero itxi zen eta berriro ireki bi urte geroago Valdemoron.

1929an urriaren 4ko Errege Dekretuak Guardia Zibilari Benefizentziako Orden Zibilaren Gurutz Handia eman zion “ekintza eta zerbitzu pairamentsu, gizaldeko eta heroiko anitzengatik suteetan, uholdeetan eta itsasoan galdutakoen salbamenduetan”. Horrela ohoratzen zen, publikoki eta instituzionalki, ezizenak zegoeneko onartzen zuen Guardia Zibilaren izaera “benemeritoa”.

Sari hau aprobetxatuz, intsignia hau eman zieten Kidegoaren agenteen maila argitaratu zen: hogeita hiru urtetan, 1906rik 1929ra, 438 Benefizentziako Gurutze eman zizkieten Guardia Zibilaren kideei.