Fundazioa

 

Horrela, 1844ko martxoaren 28an, Guardia Zibilaren sorrera ofízialaren une historikoa gertatu zen Errege Dekretuaren bidez, “Infanteria eta Zalditeriako indar armatuko kidego berezia” sortu zenean, Gobernazioaren Ministerioaren agindupean eta “Guardia Zibilak deiturikoa”. Indar berri hau antolatzeko, Francisco Javier Girón y Ezpeleta landa-mariskala, Ahumadako II. Dukea, aukeratu zen.

Ahumadako Dukeak zuen erronka eraginkortasunaz bereizi zen eta, Errege Dekretuaren hitzetan, “… pertsonak eta ondasunak eraginkortasunez babesteko” zuzenduko den instituzio bat martxan jartzea zen. Horretarako, proposatu zuen Guardia Zibila kalitatean oinarritutako erakundea izatea; beraz, aholkatu zuen agenteak pixkanaka eta arretaz aukeratuta hartzea haien bikaintasuna bermatzeko asmoz. Berak horrela zioen: “gehiago zerbitzatuko dute eta ordenaren berme handiagoak emango dituzte bost mila gizon onek kaskarrak ez, baizik ertainak izan ere badiren hamabostek baino.” 

Duque de AhumadaHorri jarraituz, 1844ko apirilaren 20an, Ahumadako Dukeak txosten erabakigarria egin zuen eta zegoena onartzea jarri zuen baldintza gisa proiektuari lotuta jarraitzeko. Esandakoaz gainera, antolakuntza-aldaketak proposatu zituen eta guardia berriei soldata handiagoa ematea defendatu zuen diruak emango zizkieten arduren araberakoa izan behar zuela. Hala eta guztiz ere, izugarrizko antolaketa-gaitasuna erakutsiz, proposamena hasieran aurreikusitako gastuaren murrizketa nabaria zen. Txostenak aurreko dekretua deuseztatzea ekarri zuen, indarrean jarri gabe, eta behin betirako eta Guardia Zibila benetan fundatzeko maiatzaren 13ko Errege Dekretua sortu zen, Ramón María Narváez Gobernuko Presidenteak eta Gerrako Ministroak aurkeztuta.

Etimologikoki ‘guardia’ hitza wardja gotikotik dator eta gero warten Alemaniar Zaharretik jagotea edo zaintzea esanahiaz. ‘Zibil’ hitza civilis latinetik dator, hots, “herritarra”. Guardia Zibilaren aurrekariak Toledoko Ermandade Sainduan, XIII. mendean, aurki daitezke, Toledoko Mendietan gaizkileak kendu nahi izan zuena, eta Talavera eta Villa Real-ekoetan. Kataluinian “somatén” eta mikeleteak ziren. Aragoin, erresumako guardiak. Valentzian, miñoneak eta Andaluzian, eskopeteroak.

Erakunde berriaren antolaketak jarri zuen “Gerrako Ministerioaren menpean antolaketa, diziplina, tresneria eta soldatak jasotzean eta Gobernazioko Ministerioaren menpean zerbitzu berezi eta mugimenduan.” Hasieran, 14 buru, 232 ofizialak eta 5769 guardia 14 Tertzioetan banatuta izan ziren. Horrela berrekuratu zuten Espainiako historia militarrean tradizio eta ospe handiko hitza, Austriarren aroan Armadako aparteko unitateei aipamena egiten zuen eta. Tertzio bakoitzean Infanteriako Konpainien kopuru aldakorra eta Zalditeriako Eskoadroi (edo Sekzio burujabe) bat zeuden.

1844ko udan hasi zen lehenengo hautagaien erreklutatzea, eskainitako plazak baino askoz gehiago eta, ondorioz, hautaketa oso zorrotza zen. Horretaz gain, guardia berriek Madril, Leganes eta Vicalvaron Armadak zituen instalazioetan instrukzio zorrotza eta estua jaso zuten.

Uda berean eta izatekoak ziren ofizialen aurrean, Ahumadako Dukeak hitzaldi adoretsua bota zuen non eginbehar, sakrifizio eta betebeharren zerrenda luzea aurkeztu zuen, soldatak eta sariak bigarren mailan utziz, Kidegoari edozein motako militantzia politikorik ukatuz. Funtsezkoa zen Guardia Zibilak Espainiari eta espainiarrei zerbitzua eskaintzea, herrialdeak nahi izan zuen era politikoa aparte utzita.

1844ko irailaren 1an, Ahumadako Dukea Guardia Zibilaren Ikuskari Nagusia izendatu zutenean, Kidegoa agintarien aurreko desfile militarrean ofizialki aurkeztu zen, non mila zortziehun hirurogeita hamar guardia zibilek haien konpainietan eta eskuadroietan desfilatu zuten. Borrokarako harrotasuna erakutsi zuten bai eta ezaugarri bereziena zuen uniforme berria ere: jatorri frantsesa zuen hiru puntako kapelu bitxia, trikornioa, denboraren poderioz Guardia Zibilaren eta gure herrialdearen ikur adierazgarrietako bat bihurtuko zena.

1844ko urriaren 9an Guardia Zibilaren Zerbitzurako Erregelamendua onartu zen, Guardia Zibilaren betebeharrak eta ahalmenak, menpekotasun organikoa –zerbitzu bereziari zegokionez Gobernazioko Ministerioari lotuta- eta Instituzioaren oinarrizko helburua ezarriz: “ordena publikoa mantentzea, pertsonak eta ondasunak babestea (…) eta legeak betetzeak eskatzen duen laguntza”.

Gerrako Ministerioak urriaren 15an onartutako Guardia Zibilaren Erregelamendu Militarra idatzi zuen Ahumadako Dukearen sustapenaz eta, horregatik, haren doktrina eta pertsonalitateari gehiago egokitu zion. Antolaketa irizpide militarren arabera, Kidegoaren igoerak, menpekotasuna, betebeharrak, diziplina eta langileen estatutua zehazten zituen.

Prozesuari amaiera emateko, bi erregelamenduen arteko zubia izango den eta batu egingo den eta Guardia Zibila aurrekoak edo paraleloak ziren polizia kidegoetatik bereiziko duen zerbitzuko filosofia falta zen. Horrela, 1845ko abenduaren 20an, Ahumadako Dukeak berak idatzita, Instituzioaren kode morala benetan den agiria: “Guardia Zibilaren Kartila”, aurreko erregelamenduak laburtzen zuena eta, aldaketaren batez, gaur egungo Guardia Zibilaren Zerbitzurako Erregelamendua dena.

“Kartila”ren artikuluek Kidegoaren doktrina ezartzen zuten, agenteei kontzeptu moral handia, zintzotasunaren ideia eta zerbitzuan seriotasuna eman nahi zien kode deontologikoa. Artikuluen artean, famatuena nabaritzen zen: “ohorea da guardia zibilaren entseina nagusia; beraz, orbainik gabe mantendu behar du. Behin galduta, ez da inoiz ere berreskuratzen”. Agenteen erantzunaren proportzionaltasun ideia ezarri zen eta Postuko Komandantearen lanpostua sortu zuen, kartilan isla berezia zuena eta Espainiako landa-eremuan mandu ikusgarriena bihurtuko zena.

Urriaren 10an, Isabel II.en urtebetetzean eta Gorte Nagusiak osatzearekin batera, sortu berriko Guardia Zibilak lehenengo zerbitzua egin zuen, Jauregitik Gorteetaraino erreginaren jarraigoaren ibilbidea jagoten.