Berrezarpen monarkikoa

 

Urte berean, Martin Campos jeneralaren altxatze militarrarekin batera, Espainian berrezarpen monarkikoa eta Alfontso XII.aren erregealdiaren hasiera gertatu ziren. “Txandatzeko” alderdi biko sistema bat jarri zen Alderdi Liberal eta Kontserbadorearen artean. Benetan demokratikoa ez zen hauteskundeko sistema zuen demokrazia “formal” honek egonkortasun instituzional pixka bat ekarri zuen, 1876ko Konstituzioa aldarrikatzeak izaera-karta bihurtu zena.

 

Horren ondoren, 1878an Armadaren Lege Eratzailea argitaratu zen: Guardia Zibila Armadaren barruan Kidego osagarria izango da, ordura arte “Armadaren kidego laguntzaile”tzat jo zuen eta. Guardia Zibilaren jarduera jurisdikzio militarraren menpean zegoen eta are gehiago “…hari erasotzea edo aurka egitea, funtzioak egiten diren bitartean edozein kidegori irain txikiena ere…” jurisdikzio honek bere gain hartzen zuen, “…inoiz ez duelako galtzen institutu armatuaren eta jagole iraunkorraren izaera”. Honek esan nahi zuen Guardia Zibilak ordena publikoa mantentzeko protagonismo handia izatea, Gerrako Ministerioaren agindupean. Zetozen urteetan gobernadore zibilen jarraibideak betetzeko nahiko arduragabekeria zegoen eta, are gehiago, Gobernazioaren xedapenak Gerrako Ministerioari proposatu behar zizkioten eta honetatik izapidetu ere bai. Bi ministerioen artean ika-mikak jazo ziren, esate baterako, 1884an Moret-ek eta 1891an Silvela-k Instituzioa eremu zibilera eramatera egin zituzten saioak, Gobernazioko Ministerioaren mendekotasuna indartuz, eta Weyler jeneralaren aurkakoak, Gerrako Ministeriotik. Liskar hauen ondorio bat Gobernazioko Ministerioari Polizia indartzera bultzatzea zen, Guardia Zibilak segurtasun eta ordena publikoaren arloan zuen hegemoniari kate eginez.

Trenbidearen jaiotzak izugarri bultzatu zuen industria-iraultza; Espainian lehenengo tren penintsularra, Bartzelona – Mataro linea, 1848an inauguratu zen eta jarraian, 1851an, Madrid – Aranjuez-eko zatia. Handik gutxira TBF konpainia Katalunian eta erdigune penintsularra itsasertz mediterraneoa lotzen zuen MZA sortu ziren,. Geroko garapen hau posiblea izan zen Guardia Zibilak landa-eremuan ordenaren zaintzea bermatzen zuelako. 1886tik aurrera Kidegoak bidaiarien trenetan eskoltetako zerbitzua maila nazionalean bere gain hartu zuen.

Industrializazioak langile-klase eratua jaioarazi zuen eta gizartearen gatazkak ugaritu egin ziren. Bereziki bortitzak ziren terrorismo anarkistaren ekintzak, besteak beste, Bartzelonan, 1893an, Liceuko Antzoki Handiko lehergailua eta beste atentatu batzuk. Garai honetan gobernu osoek Guardia Zibila erabiltzen zuten langileen eta nekazarien ordena publikoaren aurkako eraso eta matxinaden kontra borrokatzeko.

 

Cuba1891

98ko Deskalabru eta gero, EEBBen kontrako gerran Kuba, Puerto Rico eta Filipinen lurraldeak galtzeak han zeuden Kidegoaren Tertzioak deuseztatzea eta kideak metropoliaren langileekin elkartzea ekarri zuen. Agente gehiago izateak Guardia Zibila berrantolatzea ahalbidetu zuen, Kanarietako Komandantzia, Ceuta eta Melillako Sekzioak eta Postu gehiago sortuz.

 

Estatuaren aurrekontu-ahultasunak bai eta langileak gehiago izateak ere Kidegoa bertaratzeko eskatu zuten udalerriek eta erakundeek aurrekontua ordaintzen laguntzera behartu zuten. Horrela, zerbitzua egiten ari ziren kideak probintziako aldundietan, Valentziako Portuko Lanetako Batzordean, Riotintoko meatzeak jagotean, etab. zeuden. Udalek guardia zibilei kuartel-etxea eman behar zieten eta udalek, elkarteek eta jabeek Kidegoari zaldien dohaintza eskuzabalki egiteko ere baimena eman zen.