Historia

Orrialde honen ezkerreko nabigatzeko azpi-menutik garaietan zehar Guardia Zibilaren historiari buruzko informazioa lor dezakezu: XIX. mendearen hasierak, Fundazioa, Finkatzea, Iraultzaile-seiurtekoa, Berrezarpen monarkikoa, Alfonso XIII.aren Erregealdia, Bigarren Errepublika, Gerra Zibila, Frankismoa, Trantsizioa eta Demokrazia.

XIX. mendearen hasierak

Uniformes fundacionales

 

Frantziaren aurkako Independentziako Gerra bukatu ondoren, Estatuko ahultasunak erraztu zuen Espainiako bideetan segurtasun-gabezia zabaltzea. Bidelapurrak Espainiako gaitz endemikoak izan ziren aro erromatarretik eta oso gertakari zabala aldi musulmanean zehar, baina 1824tik benetan bideen jabeak bihurtu ziren. Gerran gerrilla erabili izan zen borrokatzeko baliabide gisa (hitz bera borroka honek sortu zuen) eta honek, behin liskarrak amaituta, ekarri zuen penintsulako gune malkartsuenetan bizitza zibilari egokitu gabeko gudari ohiak edo briganteak, iheslariak eta askatutako delitugileak zabalduta zeudela eta bizitzeko “bandolerismo”an sartu zirela (horrela deituta gaztelaniaz bila edo atzemate-“bando”, hots, agindu batean zeudelako). Aro honetan pertsonaia bitxiak folklore nazionalean sartuko dira, besteak beste, El Tempranillo,  Andrés López Muñoz  ‘Cantillanako txalupa-zaina’, Juan Palomo, Luis Candelas, etab.

Egoera honen larritasunak segurtasun publikoa jagoten zuen eremu nazionalean poliziako kidegoa jartzen saiatzera bultzatu zuen. Cadizeko Gorteetako progresistek Milizia Nazionala batu zuten handitzen ari zen segurtasun-gabeziaren kontra borrokatzeko. Nahiz eta Fernando VII.ak deuseztatu zuen, 1820 berriz eratu zen eta, pixka bat geroago   “Boluntario Erregezaleen Kidego” izena hartu zuen.

1820an, Riegoren matxinadan, Pedro Agustín Girón y de las Casas teniente jenerala, Ahumadako lehenengo dukea, ideia liberalak zituen militar profesionala, Gerrako Ministroa izendatu zuten. Lanpostu honetatik ordena publikoa mantentzeko Institutu armatu baten proiektua otu zuen: Babes Nazionaletako Legioa, Frantziako Jendarmerian inspiratuta, delinkuentzia jazartzeko eta ondasun eta pertsonen joan-etorri askeak bermatzeko. Gorte Nagusiek ez zuten proiektu hau onartu zenbait arazo politikorengatik baina, dudarik gabe, semearengan, Ahumadako bigarren dukearengan, sustatu zuen etorriko zen Guardia Zibilari buruzko zuen ideia.

1836an Mendizabalaren desamortizazioak, kleroak ezertarako ez zituen lurrak desjabetzen eta jabe txikien artean enkantean jartzen, landa-jabetzako zatiketa ekarri zuen eta horrek segurtasuna gehiago eskatu zuen. Luis González Bravoren gobernuak Milizia Nazionala 1844an deuseztatu zuen; beraz, gero eta beharrezkoagoa zen gobernuen oszilazioetatik kanpo egongo zen instituzio nazional bat.

 

Subir


null