Eginkizunak

Segurtasun Kidego eta Indarren eginkizunak

Konstituzioak 104. artikuluan ezartzen du Estatuko Segurtasun Kidego eta Indarren eginkizuna; "eskubideak eta askatasunak aske erabiltzea babestea eta herritarren segurtasuna bermatzea".

 

Guardia Zibilaren eginkizunak

 

Artikulu honen garapenaren ondorioz, Segurtasun Kidego eta Indarrei buruzko 2/86 Lege Organikoak Estatuko Segurtasun Kidegoen eskumen funtzionalak eta lurraldekoak zehazten ditu.

Autonomietako Poliziei dagozkien eskumenez gain, lurraldeko eremuan, herritarren segurtasunean Poliziako Kidego Nazionalari probintziako hiriburuetan eta Gobernuak zehazten dituen hiriguneetan funtzioak egitea dagokio. Guardia  Zibila estatuko gainerako lurraldeaz eta lurraldeko itsasoaz arduratzen da.

 Guardia Civil vigilando con prismáticos

Funtzioetan, Poliziako Kidego Nazionalari atzerritarren kontrola, NAN eta pasaporteak, jokoa eta segurtasun pribatua dagozkio.

Guardia Zibilak eta ez beste inork honako hau zaindu behar du: armen eta lehergailuen kontrola; Estatuko Babes Fiskala; hiri arteko trafikoa (eskumena duten Autonomia Erkidegoetan salbu), komunikatzeko bideak, portuak eta aireportuak jagotea, eta natura babestea.

Eginkizun hauek betetzean, Guardia Zibila zenbait ministerio eta erakunderen menpe dago zuzenean.

Polizia Judiziala izateagatik, Epaien, Auzitegien eta Ministerio Fiskalaren menpe dago. Estatuko Babes Fiskala izateagatik, Ogasun Ministerioaren menpe.

Administrazio Polizia izateagatik, natura babesteko funtzioetan jardunez, Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruko Ministerioaren menpe eta, trafiko eta segurtasunari dagokionez, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Erakunde Autonomoaren menpe.

 

Orokorrean, Guardia Zibilak lege eta araudi guztiak aplikatzen direla begiratzen du, berdin da estatukoak, autonomikoak edo tokikoak badira, dagokion Administrazioari edozein arau-hauste salatuz.

 

Eginkizun generikoak

Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako oinarrizko osagarriak izatearen ondorioz, Guardia Zibilak eskubideak eta askatasunak aske erabiltzen direla zaindu eta herritarren segurtasuna bermatu behar du datozen funtzioak edo eginkizun generikoak eginez:

 

  • Legeak eta xedapen orokorrak betetzen direla zaintzea, eskumena duten agintariek bidalitako aginduak egiten, haren eskumenaren eremuan.
  • Pertsonak laguntzea eta babestea eta edozein ziogatik arriskuan dauden ondasunen kontserbazioa eta zainketa bermatzea.
  • Behar duten eraikin eta instalazio publikoak zaintzea eta babestea.
    Servicio Rural en moto
  • Garrantzia handiko pertsonen babesa eta segurtasuna jagotea.
  • Ordena eta herritarren segurtasuna mantentzea eta, hala badagokio, berriz jartzea.
  • Delituzko ekintzak egitea prebenitzea.
  • Delituak aztertzea ustezko errudunak aurkitzeko, behar diren txosten teknikoak eta adituenak egiten.
  • Ordena eta herritarren segurtasunerako interesgarriak izan daitezkeen datu guztiak biltzea, hartzea eta aztertzea.
  • Babes Zibilaren Zerbitzuekin lan egitea arrisku larri, hondamendi edo zorigaitz publikoetan. 

 

Egiteko hauetan, betidanik Kidegoaren zerbitzu berezia deituta, guztira 46.000 agentek lan egiten dute, hots, kide guztien %62ak, gutxi gorabehera.

Era guztietako espezialitateetan, hau da, Guardia Zibilaren eginkizun esklusiboak garatzeaz arduratzen diren Zerbitzuetan, 25.000 aditu daude, %34a; gainerakoek agintaritzan eta kudeaketan lan egiten dute.

 

Guardia Zibilaren eginkizun esklusiboak

Esklusiboki, Guardia Zibilak honako eskumen hauek ditu:

  • Armei eta lehergailuei buruzko indarrean dagoen arauditik eratorriak.
    Patrullera Guardia Civil
  • Estatuko Babes Fiskala eta kontrabandoa ekiditeko eta jazartzeko jarduerak.
  • Hiri arteko bide publikoetako trafikoa, zirkulazioa eta garraioak jagotea.
  • Lurreko komunikabideak zaintzea, bai eta itsasertzak, mugak, portuak, aireportuak eta behar duten intereseko zentroak eta instalazioak ere.
  • Natura eta ingurumenaren, ur-baliabideen, ehiza-, arrantza- eta baso-aberastasunaren eta naturari lotutako edozer kontserbazioaz arduratzen diren xedapenak betetzen direla zaintzea.
  • Hiri artean presoak eta atxilotuak garraiatzea.

 

Halaber, eginkizun militarrak ere egin ditzake Defentsa Ministerioaren agindupean.

 


null