Museoa

 

Guardia Zibilaren Museoa Azterlan historikoen Zerbitzuan kokatuta dago, Guardia Zibilaren Egoitza Zentralean,  Guzmán El Bueno 110 kalean, Madril, KP. 28003.

Museoaren zuzendaria Guardia Zibilaren koronel bat da eta laguntzen diote Bulegoko Burua den Ofizial batek, arduraduna den Azpi-ofizial batek eta lanean dabiltzan zenbait Guardia Zibilek, mantentze-lanetan eta zaintzan. 

Gai teknikoetan Ofizial Teknikari batek lagunduko du Kontserbadore lanetan, berariazko prestakuntzaren arabera.

Guardia Zibilaren jarduerei lotutako objektu historiko nabargarriak biltzeko grina erakusten duten lehenengo seinale eta idazkiak 1914an kokatzen dira (1936an desagertuko da, Gerra Zibilarengatik). Hala ere, 1982ko hasieran orduan  Zuzendari Nagusia zen Teniente Nagusi Jaun Txit Gorenak, José Luis Aramburu Topete Jaunak bultzatuta, gaurko Guardia Zibilaren Museoa sortzeko lanak hasi ziren.

1982ko ekainaren 23ko Kidegoaren Agindu Orokorrak, 15. zk.-ak museoa sortzen zuen eta Espainiako Errege Maiestateak Juan Carlos I Borboitar Jaunak,1982ko urriaren 12an inauguratu zuen. 

Museoa osatzen duten funtsak erakunde publiko edo pribatuek zein Kidegoaren Unitateek eman edo gordailatu dituzte. Denak sorreratik gaurko egunetara arte Guardia Zibilaren gorabeherei eta historiari lotuta daude nolabait. 350 metro karratutakoak dira, izen hauek dituzten lau aretotan banatuta:

  • Banderak
  • Armen aretoa
  • Uniforme eta manikien aretoa
  • Askotariko objektu eta dioramen aretoa. 

Uniformes Armas Banderas Bronces

Dioramas Objetos varios Obra pictórica

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ezkerreko nabigatzeko menuaren bidez museoaren funts batzuetako argazkiak aurkitu dituzun gaien araberako galerietan sar zaitezke.

 


null