Kontsultak eta iradukizunak

 

Guardia Zibilak herritarrek egiten dituzten kontsulta guztiak kontuan hartzen ditu, bere jardueretan dauden ahal den denbora gutxien irtenbidea emanez eta, eskumenetan ez daudenean, kontsulta argi dezakeen organo aholku-emaile eskudunari bidaltzen dio eta herritarrari kontsultarekin pausoz pauso egindako izapidearen berri jakinaraziko dio.


Informaziorako eta orientabiderako eskubidea

Guardia Civil atendiendo a un ciudadano

 

 

Herritarrek hau jasotzeko eskubidea dute: 

  • Guardia Zibilaren jarduera eta zerbitzuei lotutako interes orokorreko informazioa aurrez aurre, idatziz, telefonoz edo telematikoki.
  • Guardia Zibilean egin nahi dituzten jardueretarako edo eskabideetarako betekizun juridiko eta teknikoei buruzko orientabidea. 

 

 

 

>Subir



Nola egin dezaket kontsulta bat?

Guardia Zibilari lotutako kontsulta bat egin beharrean zaudela usten baduzu, horrela egin dezakezu:

  • Aurrez aurre: Guardias Civiles atendiendo a ciudadanos

    Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusia
    Herritarrentzako Arretako Bulegoa
    Guzmán el Bueno 110 kalea – 28003 Madril

     

 Metroa: Line 6, Guzmán el Bueno Geltokia

 Autobusa E.M.T.: Line 2, 44, 45 y lineak eta Zirkularra

 

Ordutegia

Irailaren 16tik ekainaren 16era

Astelehenetik ostiralera 09:00 etatik 17:30 etara eta larunbatetan 09:00 etatik 14:00 etara

Ekainaren 16tik irailaren 15 

 Astelehenetik ostiralera 09:00 etakit 15:00 etara eta larunbatetan 09:00 etatik 14:00 etara

 

  • Telefonoa eta faxa

    • tfnoa. 900 101 062 - faxa: 900 102 062 Aurrez aurreko zerbitzuak daukan arretarako ordutegia berdinaz.

 
  • Telematikoki:   

Correo Electrónico

Garrantzitsua

Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 L.Oan ezarritakoari jarraituz, gutunean edo, hala badagokio, posta elektronikoan datozen datu pertsonalak jarri behar direla jakinarazten da:

(* Izena: * Abizenak: * NAN: * Helbidea: * Herria: * Probintzia: * Telefonoa: * Posta elektronikoa:* )

Datu hauek ez emateak kontsulta kudeatzea galaraziko du.

 

>Subir



Nola elkar lan egin Guardia Zibilarekin?

Jakinarazi nahi baduzu zure segurtasunerako interesgarritzat jotzen duzun Guardia Zibilak esleituta dauzkan eginkizun edo eskumenei lotutako informaziorik edo edozein beste gai bat, posta elektronikoaren kontua erabil dezakezu:

colabora@guardiacivil.org

 

 

>Subir



Kontsultetan sartutako datu pertsonalak tratatzeko politika

Komunikazio telematikoak

Datu Pertsonalak babesteko 15/1999 L.O.ak ezartzen duena betez, jakinarazten zaizu zure datu pertsonalak zure kontsulta izapidetzea xede duen Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiko “Guardia Zibilaren erregistro elektronikoa” deitutako fitxategian sartuko direla. Horretarako, konponbidea eta erantzuna emateko eskumena duten zerbitzuei eta unitateei bidaliko zaizkie.

Datu hauek ez dira inola ere adierazitakoa beste xede baterako erabiliko, ez eta hirugarrenei laga ere.

 

Datuak tratatzeko arduraduna Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiko Guardia Zibilaren Kabinete Teknikoa da, Datu Pertsonalak Babesteko Agentziako erregistroan datuen arduradun gisa identifikatua. 

Legeak aurreikusten dituen sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili nahi badituzu, hona hemen nora zuzendu:

Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusia                                                                    Herritarrentzako arretako bulegoa 

Guzmán el Bueno 110 kalea – 28003 MADRID

Telefonoa: 900 101 062 - Faxa: 900 102 062       -      sugerencias@guardiacivil.org

Posta-komunikazioak

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duena betez, jakinarazten zaizu zure datu pertsonalak Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiko “erregistroa” deitutako fitxategian sartuko dira. Haren xedea Guardia Zibilaren Unitateek izapidetzen dituzten agirien sarrera- eta irteera-erregistroa da.

Datuak tratatzeko arduraduna Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiko Guardia Zibilaren Bulegoko Idazkaritza da, Datu Pertsonalak Babesteko Agentziako erregistroan datuen arduradun gisa identifikatua. 

Datuak prozedurak konpontzeko interesdunei, Administrazio Publikoei edo erakunde eskudunei bidal dakizkieke.

Legeak aurreikusten dituen sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili nahi badituzu, hona hemen nora zuzendu:

Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusia                                                                    Bulegoko Idazkaria 

Guzmán el Bueno 110 kalea – 28003 MADRIL

 

 

>Subir


Página 1 de 1
1