Herreitarren eskubideak

Guardia Zibilaren jarduera- eta zerbitzu-printzipioak, bai eta Guardia Zibilarekiko herritarren eskubideak ere, datozen arauetan daude bilduta funtsez:

Guardias Civiles explicando sus derechos a ciudadanos

 

  • Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko 2/1986 Lege Organikoaren 5. artikulua.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 35. artikulua.
  • Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzko 6/1997 Legearen 4. artikulua. 

 

 

Eskubide horiek hauetan laburbil daitezke: 

  • Herritarren eskubideak eta askatasunak eta pertsonak eta ondasunak eraginkorki babestea.
  • Etengabeko laguntza behar denean 062 bidez edo, zuzenean, Guardia Zibilaren edozein postutan.
  • Begirunezko tratu duina, inpartziala eta diskriminaziorik gabekoa jasotzea.
  • Guardia Zibilak, zerbitzua dela-eta, ezagutzen dituen gaien gaineko norberaren intimitatea eta isilekotasuna errespetatuta izatea
  • Haien eskabideak, eskaerak, kexak eta iradokizunak jasotzea eta informazioa ematea.
  • Zuzenean edo ordezkarien bidez interes publikoko herritarren segurtasunari buruzko gaietan parte hartzea.
  • Guardia Zibilaren jarduerari eta zerbitzuei lotutako interes orokorreko informazioa aurrez aurre, idatziz, telefonoz edo telematikoki jasotzea.
  • Guardia Zibilean egin nahi dituzten jardueratarako edo eskabideetarako betekizun juridiko eta teknikoei buruzko orientabideajasotzea.
  • Guardia Zibilaren artxibategietan eta erregistroetan sartzea, Legeek aurreikusitako baldintzetan.
  • Eskatzen dituzten gaiak arduraz izapidetzea eta interesdunak diren prozeduretako izapidetzearen egoera ezagutzea.

 

Guardia Zibilaren Zerbitzuen kartaren edukia, hemen sakatu sartzeko.