Larrialdietako telefonoak

telefonos de emergencias

 

Guardia Zibilak Espainiako lurraldean eta kanpoan nazio-pertsonak zein interesak babesteko lan egiten du. Horretarako, beharrezkoa da Instituzioarekin azkar eta zuzenean harremanetan egoteko era ezartzea.

Hau lortzen da larrialdi-egoerak jakinarazteko lehentasunezko telefono-linea esklusiboen bidez, jarraian adierazten diren eratan:


 062

  • 062 zenbakian: zuzenean hartuko zaitugu egunaren 24 orduetan, urtearen 365 egunetan.
    • Behin larrialdia telefono-linea honetan hartuta, Guardia Zibilak Kidego honen langileak ez-ezik, zure larrialdian laguntzeko behar diren baliabideak ere mobilizatzen ditu.
    • Ez badakizu larrialdia Guardia Zibilaren eskumena denentz, gurekin harremanetan jarri: hartuko zaitugu eta, hala beharrean, gai horren eskumena duen kidegoari jakinaraziko diogu gertakaria.
    • Pertsonentzat edo ondasunetarako arrisku hur-hurrekoa egotekotan, laguntza eska diezaiokezu Guardia Zibilari: bere eskumena izan ez arren, berehala hartuko zaitugu aritu behar den polizia kidegoa laguntza egokia emateko prest egon arte. 
  • Guardia Zibilak larrialdietan lan egiteko eskumena ditu.Guardia Zibilaren eskumenak, hemen sakatu kontsultatzeko.

112

  • 112 zenbakian, edozein larrialdi motatan laguntzeko zenbaki bakarra dena:
    • Osasunekoa [anbulantzia].
    • Suteak itzaltzeko [suhiltzaileak].
    • Salbamendua edo hiritarren segurtasuna [Polizia eta Guardia Zibila]).
  • Linea honi larrialdia jakinarazi eta gero, bakarka edo taldeka mobilizatzen dira osasun- eta polizia-baliabideak (Poliziako Kidego Nazional, Guardia Zibila, Autonomiako Poliziak, Tokiko Poliziak), suteak itzaltzeko, salbatzeko eta babes zibileko baliabideak, jazotako eta eskatutako larrialdi guztiez arduratzeko asmoz.

 

 Tarifas de los teléfonos de emergencia 062 y 112.