Turistentzat

Kalean

  • Kontuz ibili banku-etxe batera joatean eta dirua jasotzean. Irteten zarenean ziurtatu zure atzetik inor ez dabilela.
  • Ekidin beste pertsona batzuekin talka egitea edo zuregana gehiegi hurbiltzea. Ez fidatu orbanaren bat garbitzeko kalean egiten diren laguntzeko eskaintzez edo zerbait erori zaiola esaten badizute. Diru-zorroa kentzeko aukeraz balia dezakete.
  • Ez kendu begiak zure ondasunetik. Poltsak beti itxita eta ondo hartuta eraman. Telefono mugikorrak, diru-zorroak edo beste objektu batzuk fraken edo jaken poltsikoetan eramaten badituzu, zure ondasunei ondo eutsi eta ez kendu begiak haietatik. Dirua eta balioa duten objektuak barruko poltsikoetan edo sartzen zaila direnen barruko poltsikoetan eraman.
  • Ekidin dirutza eramatea eta balio handiko billetez ordaintzea.
  • Pasaporte hotelean gorde, hobe, kutxa gotorrean.
  • Dituzun objektu baliotsuen identifikazio-datuak idatzi eta gorde: objektua, marka, modeloa eta serie- edo fabrikazio-zenbakia. Salaketa egiteko unean adierazi.
  • Ez fidatu moneta-kanbio ekonomikoagoa eskaintzen dizuten pertsonez. Beti kanbioko establezimendu onartuetara joan.

052-Oficina-de-Atención-al-Ciudadano



Ibilgailuan

  • Europa Batasunaren herritarrek bertako herrialde guztietan aske gida dezakete ibilgailua. Batasunaren herrialde batean lortutako gidatzezko agiria Estatu-kide guztietan onartzen da. Espainian gidatzeko gutxieneko adina 18 urte da, baina ibilgailu bat alokatzeko enpresek 20 urte izatea eskatu ohi dute.
  • Karta berdea ez da beharrezkoa Batasunaren lurraldean ibiltzeko, baina eraman behar izango dituzu asegurua duzula egiaztatzen duen agiriak.
  • Segurtasun-uhala erabiltzea beharrezkoa da bai aurreko zein atzeko eserlekuetan.
  • Batasunaren lurralde osoan gidatu bitartean telefono mugikorra erabiltzea debekatuta dago.
  • Gidatuko baduzu, ez hartu ez alkoholik, ez drogarik.
  • Trafikoko seinaleak errespetatu eta bereziki gehienezko abiadura adierazten dutenak.


Esteka interesgarriak

  • Oinarrizko informazioa lortu nahi baduzu Espainiara sartzeko betekizunei, bisadoei eta nazionalitateari lotutako xedapen nagusiei buruz, hemen sakatu Kanpoko Gai eta Kooperazioko Ministerioaren web orrialdean sartzeko.
  • Kanpoko Gai eta Kooperazioko Ministerioaren web orrialdearen bidaiatzeko gomendioak, herrialdez herrialde, kontsultatu nahi badituzu, hemen sakatu sartzeko.

 


Página 1 de 1
1