Noiz jotzea Guardia Zibilarengana

Eskumen funtzionala eta lurraldekoa

Guardia Zibila Estatutko Segurtasun Kidegoa da. Konstituzioarekin bat etorriz, bere esku, eginkizun generikotzat jota, “eskubideen eta askatasunen erabilpen askea babestea eta herritarren segurtasun bermatzea” dago. Eginkizun hau herritarren segurtasuna bermatzean eta herritarrei laguntza ematean gauzatzen da, segurtasun-sentsazioa laguntzen duen polizia-erantzun eraginkor eta sinesgarria eskaintzen saiatuz.

Esparru honetan, herritarrek laguntza jasoko dute eskatzen dituzten egoera guztietan, adibidez:

Vigilancia territorial con lanchas y helicóptero

 

  • Haren mugapenean gertatutako ekintzak.
  • Esparru eskudunean sartzen diren ekintzak.
  • Guardia Zibilak aztertutako ekintzak.
  • Beste edozein kasu.

 

 

Guardia Zibilak Legeak betetzen direla zainduko du, pertsonak lagundu eta babestuko ditu eta edozein arrazoirengatik arriskuan dauden ondasunen kontserbazioa eta zainketa bermatuko du, eraikin eta instalazio publikoak zaindu eta babestuko ditu, goi mailako pertsona ospetsuen babesaz eta segurtasunaz arduratuko da, herritarren ordena eta segurtasuna mantenduko du. delituak egiteari aurre hartuko du, delituak ikertuko du errudunak aurkitzeko eta atxilotzeko eta babes zibileko zerbitzuekin lan egingo du arrisku larri, hondamendi edo zorigaitz publikoa gertatzekotan.

Poliziako Kidego Nazionalari funtzio hauek Gobernuak zehaztutako probintziako hiriburuetan eta udal lurraldeetan eta hiriguneetan egitea dagozkio; Guardia Zibilak estatuko bestelako lurraldeetan eta estatuko itsasoan egiten ditu. Lurralde-eskumenari dagokionean, gehitu behar da autonomiako eta tokiko poliziak daudela, espresuki haien lurralde-eremuan polizia funtzio zehatzak esleituta dituztenak.



Hauek dira Guardia Zibilari eta ez besteei emandako eskumenak

Halaber, indarrean dagoen esparru juridikoak Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoari emandako funtzioen arloan, hauek dira Guardia Zibilari eta ez besteei emandako eskumenak:

  • Armei eta lehergailuei buruzko indarren dagoen legeriatik eratorritakoak.
  • Estatuko babes fiskala eta kontrabandoa ekiditen eta jazartzeko jarduerak.
  • Berariaz autonomiako edo tokiko poliziei ez emandako hiriko eta hiri arteko bide publikoetako trafikoa, zirkulazioa eta garraioa jagotea.
  • Lurreko komunikabideak zaintzea, bai eta itsasertzak, mugak, portuak, aireportuak eta behar duten intereseko zentroak eta instalazioak ere.
  • Natura eta ingurumena, ur-baliabideak, ehiza-, arrantza- eta baso-aberastasuna eta ondare arkeologikoa edo naturarekin erlazionatutako beste mota batekoa kontserbatzeko lan egiten duten xedapenak betetzen direla arduratzea. Salbuespenak dira autonomiako edo tokiko poliziek beraiek eskumena duten guneak.
  • Presoak eta atxilotuak hiriarteko bideetan garraiatzea.
  • Izen handiko pertsonen segurtasuna.
  • Ordena eta segurtasun publikorako interesgarriak diren datuak jasotzea, informazioa aztertzeko eta zabaltzeko egitura zabala mantenduz segurtasun publikoaren onurarako.
  • Indarrean dagoen legediak ematen dituenak.

Hala eta guztiz ere, Segurtasun Indar eta Kidegoek haien artean elkarrekin lan egitera behartuta daude haien jardueran, haien artean elkar lan egiten eta informazioa ematen eta denek elakrrekin koordinatzen. Gainera, Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Hirugarren Salaren Bosgarren Sekzioak emandako epaiaren arabera; “... ez daude [… Segurtasun Indar eta Kidegoen arteko eskumen esklusiboetako…] bereizketa estankoak eta garbiak”; beraz, Guardia Zibilera dei daiteke haren lurralde eta eskumeneko esparru esklusiboan ez ezik, behar den uneetan ere, instituzioak berak jarduera beharrezkoak egingo dituelako edo, hala beharrean, beste Segurtasun Indar eta Kidego batzuengana zuzenduko dituelako, arreta emanez eskumena duen Kidegoak jarduera hartzeko prest egon arte.


Página 1 de 1
1