Adingabekoez sexu abusatzea

Atal honetan honako informazio hau dago: adingabeen sexu-abusua gertatzekotan, noiz eta zer egin, kaltedunei ematen dien arreta eta laguntza profesionala, bai eta nola eskatu babes-agindua ere.Atención a menores

 

 


Nola konturatu adingabea abusuak jasaten ari dela?

Ez daude adingabeengan sexu-abusuak gertatu direlako seinale ukaezinak eta, egotekotan, aditu batek baloratu behar ditu; beraz, seinale bat edo gehiago aurkitzeak ez du derrigorrez esan behar abusua dagoela.

Orokorrean, adingabeek adinari edo etxeko ohiturei ez dagozkien jarrerak erakuts ditzakete: sexuari buruz gehiegizko jakingura erakustea eta haien adinean ohikoak ez diren galderak edo iruzkinak egitea (portaera seduzitzailea, pertsonak edo lekuak ekiditea edo errefusatzea, biluzteari edo bainatzeari aurre egitea, jarrerako bat-bateko aldaketak, etab.)

Aditu batek kanpoko jarrerak eta portaerak baloratu behar ditu eta kontuan hartu behar dira adingabeen ustezko abusua ikertzean:

  • Portaerako aldaketa muturrekoak, esate baterako:
      Jateko gogoa galtzea.
      Askotan negar egitea.
      Amesgaiztoak.
      Iluntasunaren beldur egotea.
       
  • Portaeran atzerapausoak, adibidez:
      Berriz ohean txiza egiten hastea.
      Atzamarra zupatzea
  • Mantentzen dituen sexu-ekintzetako aspektu batzuetako adierazpenak marrazkien, fantasien edo jokoen bidez.
  • Eskolara joateko sutan ezetz esatea.
  • Pertsona zehatz batekin edo leku batean uzten dutenaren beldurra sentitzea.
  • Ohizkoa ez den agresibitatea erakustea.
  • Bere buruari sarri egindako lesioak edo istripuak. Portaera suizidak ere erakuts ditzake.
  • Barruko arropa apurtuta, lohituta edo anormalki zikina.
  • Baginan edo ondestean odola egotea; sexu-organoetan, mina, azkura edo hantura.
  • Baginaren infekzioren bat izatea.

Erreakzio hauek ere adingabeen adina eta beste faktore pertsonalen araberakoak dira; beraz, zuhurtasunez baloratu behar dira eta medikua edo pediatra da aspektu hauek eta erakuts ditzakeen seinale fisiko posibleak globalki baloratzeko pertsona egokia.

Adingabeei sexu-abusuen egilea adingabeak ezberdintasun-harremana mantentzen duen edonor izan daiteke, bai adina zein heldutasun edo botereari dagokionez.

Adingabeen abusua honako hau da: , indarkeriarik edo beldurra eragin gabe eta jasaten dituenaren baimenik eduki gabe, sexu-askatasunari erasotzen dioten edonoren ekintzak

Baimenik gabeko sexu-abusuak honako hauei egiten zaizkienak dira:

  • 16 urte baino txikiagoei.
  • Konorterik gabe dauden pertsonei.
  • Abusatua den adimen-nahastea duten pertsonei.
  • Egilea kaltedunaren askatasuna mugatzen duen nagusitasun-egoera nabariaz baliatuz baimena eman duten pertsonei.

Sexu-erasoa honako hau da: indarkeriaz edo beldurra eraginez (mehatxuak, koazkioak, beldurra eragitea, xantaiak, etab.) erasoa jasaten duen sexu-askatasunari erasotzen dioten edonoren ekintzak.

Pedofilia honako hau da: heldu batek sexu-kitzikapen eta plazera lortzea adingabeekiko harremanen bidez. Portaerak kontaktu fisikorik izan gabe (exhibizionismo edo masturbazioa adingabearen aurrean) edo portaera fisiko zuzenak (musuak, laztanak, adingabearen masturbazioa, etab.) daitezke.

Haurren sexu-abusuan barne dagoen haurren sexu esplotazioan, egileak etekin ekonomikoa lortzen du. Prostituzioa eta haurren pornografia da.

Haurren sexu-esplotazio modalitate batzuk daude:

  • Haurren prostituzioa: adingabe edo ezgai baten prostituzioa eragitea, laguntzea edo erraztea da.
  • Adingabeen galbideratzea: adingabeak edo ezgaiak erabiltzea ikuskizun exhibizionistetan edo pornografikoetan, publikoetan zein pribatuetan, bai eta edozein motatako gai pornografikoa egiteko ere. Barne daude material horren zabalketa, salmenta edo exhibizioa edo helburu hauetarako edukitzea.

Igo



Zer arreta eta laguntza profesional dituzte adingabeek?

Poliziako agenteen arreta pertsonalizatua, begirunetsua eta lehentasunezkoa izango da.

Hasieratik adingabearen duintasuna, integritate fisiko eta morala bermatzeko neurriak hartuko dira. Horretarako behar den laguntza mediko eta psikologikoa eskainiko da.

Adingabearen pribatutasuna, intimitatea, datu pertsonalen eta irudien zabalkuntza babestuko da. Zentzu horretan, poliziako agentea, adingabearekin tratatzean, mesfidantza ematen ez duen lekuan egongo da: posiblea bada, leku neutro batean edo helbidean ere.

Legezko ordezkariei, tutoreei edo zaintzaileei jarraitu behar den prozeduraren, eskubide juridikoen eta  asistentziakoen berri emango diete.

Behar duen laguntzarako profesional egokiak eskura izango ditu, bai eta interpretea ere, beharrezkoa izatekotan

Igo



Zein pauso jarraitu behar ditut abusua salatzeko?

Adingabeen sexu-abusuen gertakariak ez dira inoiz isildu behar. Oso garrantzitsua da hasiera-hasieratik salatzea kaltedunei babes handiagoa bermatu ahal izateko.

Salaketa lehentasunezko tratamendutzat joko da, beti hartuko da nahiz eta gertakariak beste Polizia Kidegoaren lurraldeko mugapenean gertatu.

Adingabearekin harremanetan dagoen edozein adin nagusiko pertsonak, legezko ordezkariak, tutoreek edo zaintzaileek gehienbat poliziako bulegoetan edo 062 telefonoaren bidez (Guardia Zibilarena) sala ditzakete gertakariak.

Gomendagarria da frogak diren edukitako baliabide guztiak ematea (medikuaren partea, parte psikologikoa, lekukoen izenak, gertakariak jazo ziren unean zeramatzan jantziak edo beste edozein aztarna).

Igo



Noiz eska daiteke babes-agindua?

Sexu-abusuek kaltedunak izan diren adingabeen legezko ordezkariek, tutoreek eta zaintzaileek, poliziako bulegoetan salaketa egitean, salatuaren aurkako dagokion babes-agindua eska dezakete.

Babes-aginduaz kaltedun eta erasotzailearen arteko urruntze fisikoa kautelarki bermatzen saiatzen da.

Igo


Página 1 de 1
1