Genero indarkeira eta adingabekoez abusatzea

Guardia Zibilak genero-indarkeria jaso duen edozein kalteduni eragin diezaioketen gertakariei berehala erantzuteko eta alertarako sarea du, honako hauekin osatua:

  • Atención violencia género y abuso sexual menoresGuardia Zibilaren Zerbitzuetako Zentro Operatiboa (COS, gaztelaniaz): hemen Guardia Zibilaren “062” telefonoan herritarrek egiten dituzten larrialdi dei guztiak eguneko 24 orduetan jasotzen dira. Zentral honetan 112 telefonoan egiten direnak ere jasotzen dira, bai eta beste komunikabideen bidez egin eta Guardia Zibilaren eskumena daitezkeenak.
  • Behin gertakaria baloratuta, zerbitzuan dauden Guardia Zibilaren patruilei berehala jakinarazten diete. Hauek Guardia Zibila arduratzen den gune osoan haien funtzioak erabiltzen eta praktikan jartzen dituzte. Zerbitzuko patruilaren kideek gertakariari arreta emateko behar diren neurriak hartuko dituzte.
  • Beharrezkoa bada, Emakume-Adingabe Taldeak (EMUME, gaztelaniaz) parte hartuko du, gai honi buruz berariazko informazio egokia duela-eta.

 


Arreta eta Ikerketarako Taldeak (EMUMES)

1995an sortuak, Guardia Zibilaren Polizia Judizialaren taldeak dira. Emakume eta adingabeak, bai kaltedun zein egile gisa, sartutako dauden delituzko gertakarietan espezializatuta daude. Delitu hauek era egokian tratatzeko behar den prestakuntza duten guardia zibilek osatzen dituzte.

Emakume-Adingabe Taldeek (EMUME-ek) eskualdeko esparruan lan egiten dute eta Guardia Zibilaren Polizia Judizialaren Unitate Organikoetan sartuta (UOPJetan, gaztelaniaz) daude.

Guardia Zibilaren Polizia Judizialaren Emakume-Adingabe Taldeen eginkizunen artean, hauek nabariak dira:

  • Kaltedunei banan-banan aholkatzea eta jasotzea, beste erakunde publiko batzuek ematen dituzten asistentzia-laguntzak eskatuz.
  • Gertakari garrantzitsuetako polizia izapideak egitea eta, argitu arte, ikerketa kriminala aurrera eramatea ere bai.
  • Herritarren Segurtasunaz arduratzen diren Guardia Zibilaren Lurraldeko Unitateei laguntza ematea emakumeei eta adingabeei bereziki eragiten dizkieten arazoak konpontzeko.

EMUMEen helbideak ikusteko, hemen sakatu 



Esteka interesgarriak

 Emakumearen gaineko Indarkeriako Estatuko Behatokia zer den jakin nahi baduzu eta zeintzuk diren haren betekizunak, hemen sakatu Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioaren  (Berdintasuneko Arloa) Web orrialdean sartzeko.


Página 1 de 1
1