Genero indarkeria

Atal honetan honako informazio hau dago: genero-indarkeria gertatzekotan noiz eta zer egin, kaltedunei ematen dieten arreta eta laguntza profesionala, bai eta nola eskatu babes-agindua ere.Atención víctimas violencia de género

 

 

 


Noiz y nola salatu behar dut

Etxeko indarkeriako gertakariak ez dira inoiz isildu behar. Oso garrantzitsua da hasiera-hasieratik salatzea kaltedunei babes handiagoa bermatu ahal izateko.

Gertakariak bide hauen bidez sala ditzakezu:

  • 062 telefonora deituz (Guardia Zibilarena).
  • Ahoz, zerbitzuan dauden agenteei jakinaraziz.
  • Aitorpen formalaz, poliziako bulegoetara bertaratuz.

Xede berbereko erakundeetako eta autonomietako telefonoak zure esku dituzu, 112 edo 016, alegia, aholku juridikoa zein asistentzia-laguntza ematen dituztenak.

Igo



Noiz zara kalteduna?

Genero-indarkeriatzat honako hau jotzen da: gizonek emakumeen aurka egiten dena. Gizonak ezkontideak dira edo izan dira, edo emakumeei antzezko afektibitatezko harremanetan lotuta daude edo egon dira, nahiz eta gertakariak jazotzen direnean elkarrekin bizi ez diren.

Genero-indarkeriaren kalteduna zara indarkeria fisikoa eta/edo psikologikoa jasaten duzunean, sexu-askatasunari erasoak, mehatxuak, hertsapenak edo askatasuna bidegabe kentzea barne.

Indarkeria fisikoa gizonak eragiten duen edo emakumearen gorpuan kalteak (zaplastakoak, jipoiak, kolpeak, zauriak, hausturak, etab.) eragin ditzakeen edozein indarkeria mota da.

Indarkeria psikikoa emakumeengan gutxiespena edo oinazea sortzen duten ekintzak edo jokaerak (mehatxuak, mesprezuak, obedientziaren nahikeria, irainak, etab.) dira. 

Sexu-indarkeria beti gertatzen da emakumeari haren borondatearen aurka sexu-harremana inposatzen diotenean.

Genero-indarkeria legez Genero-indarkeriaren aurkako Babes integraleko Neurriei buruzko 1/2004 Lege Organikoaren 1. artikuluan finkatuta dago. Lege honek indarkeria hau aldez aurretik sumatu, zigortu eta kentzeko eta kaltedunei laguntza emateko babes integraleko neurriak ezartzen ditu.

Igo



Zeintzuk dira gertakariak jazo eta gero jarraitu behar diren pausoak?

Gertakariak ahal den lehenen poliziako agenteei salatu.

Gomendagarria da frogak diren edukitako baliabide guztiak ematea (medikuaren partea, parte psikologikoa, lekukoen izenak, gertakariak gertatu ziren unean zeneramatzan jantziak).

Garrantzitsua da arropa ez aldatzea ez eta zure burua garbitu, dutxatu edo probak jasotzea oztopa dezakeen beste zerbait egitea ere.

Igo



Zer arreta eta laguntza profesional dituzte kaltedunek?

Poliziako agenteen arreta pertsonalizatua, begirunetsua eta lehentasunezkoa izango da.

Hasieratik kaltedunaren duintasuna, integritate fisiko eta morala bermatzeko neurriak hartuko dira. Horretarako behar den laguntza mediko eta psikologikoa eskainiko da.

Haren pribatutasuna, intimitatea, datu pertsonalen eta irudien zabalkuntza babestuko da. Horrela, poliziako bulegoetan tratu txarrak jaso dituen emakumea ustezko erasotzailearekin leku fisiko berbera partekatzea ekidingo da eta, ahal den neurrian, bulegoetan beste agerliar batzuk ikusi gabe mantenduko dute.

Jarraitu behar den prozeduraren, eskubide juridikoen, asistentziakoen eta lor ditzakeen laguntzen berri emango diote. Emakumeak babesteko erakunde publiko eta pribatuen berri ere emango diote.

Behar duen laguntzarako profesional egokiak eskura izango ditu, bai eta interpretea ere, beharrezkoa izatekotan.

Salaketa egin eta gero, kaltedunak honako eskubide hauek ditu:

  • Haren egoera pertsonalari egokitutako informazio eta aholkurako eskubidea. Honen barne, haren segurtasun eta babesari lotutako neurriak, eta aurreikusitako eskubideak eta laguntzak egongo dira, bai eta laguntza-, larrialdi-, babes eta errekuperazio integraleko zerbitzuak ematen diren lekuari buruzko informazioa ere, Genero-indarkeriaren aurkako Babes Integralari buruzko 1/2004 Lege Organikoan aurreikusitakoak.
  • Erasotzailea dagoen prozesu-egoerari buruz informazioa berehala, edonoiz, jasotzeko eskubidea, (espetxean badago zein sartzeko aurreikusitako datari buruzko informazioa).
  • Laguntza Juridikorako eskubidea, auzitan ibiltzeko baliabide urriak egiaztatzen baditu. Halaber, jasandako indarkerian kausa zuzena edo zeharkakoa duten administrazio prozesu eta prozedura guztietan abokatu eta prokuradorearen defentsa eta ordezkaritza doakorako eskubidea.
  • Gizarte Laguntza Integralerako eskubidea, laguntzako gizarte, larrialdi-, babes- eta harrera eta errekuperazio-zerbitzuetarakoa. Laguntzak honako hau dakar, bereziki:
      Informazioa.
      Laguntza psikologikoa.
      Gizarte babesa.
      Haren eskubideak erreklamatzeko jarraipena.
      Familia unitateari hezkuntza-babesa.
      Berdintasun baloreetako prebentzio-prestakuntza, bere garapen pertsonalera eta gatazkak indarkeriarik gabe konpontzeko abildadeak lortzera zuzenduta.
      Lan-prestakuntzarako eta mundu honetan sartzeko laguntza.
  • Lan eta Gizarte Segurantzaren eskubideak.
      Beste baten kontura langilea bazara, Langileen Estatutan ezarriko baldintzetan eskubide hauek dituzu: lanorduak murriztea edo berriz antolatzea; mugikortasun geografikoa; lan-zentroa aldatzea; lanpostua gordez, lan-harremana etetea; eta lan-kontratua bukatzea.
      Norberaren langilea bazara, babesa edo gizarte laguntza integrala jasotzearren, sei hilabeteko epealdian kotizatzeko beharra eteteko dizute zure jarduera bukatzen baduzu. Denbora hau egindako kotizaziotzat joko da Gizarte Segurantzaren prestazioen eraginetarako eta zure egoera alta bezala hartuko da.
      Funtzionario publikoa bazara, eskubide hauek dituzu: lanorduak murriztea edo berriz antolatzea; mugikortasun geografikoa; eta eszedentzia, berariazko legedian ezarritako baldintzei jarraituz.
  • Gizarte Laguntzak jasotzeko eskubidea. Hilabeteko zenbaketan lanbide arteko gutxieneko soldataren  %75a baino handiagoak ez diren errentak ez dituzunean, bi ezohiko soldaten alde proportzionala kanpo utzita, ordainketa bakar bateko laguntza jasoko duzu, betiere usten bada lana lortzeko zailtasun nabariak izango dituzula adinagatik, prestakuntza orokorra edo berezia ez edukitzeagatik eta gizarte baldintzengatik eta, arrazoi hauengatik, ez duzula lan merkatuan sartzeko ezarritako lan-programetan parte hartuko.

    Diru-laguntza honen zenbatekoa langabezia-prestazioko sei hilabetekoa izango da. Ofizialki %33ko edo gorako mailako ezintasuna onartuta baduzu, zenbatekoa langabezia-prestazioko hamabi hilabetekoa izango da

    Familia erantzukizunak badituzu, zenbatekoa langabezia-prestazioko hamazortziko epealdiaren bezalakoa izan daiteke, edo hogeita lau hilabetekoa kaltedunak edo harekin bizi diren beste senideko batzuek ofizialki %33ko edo gorako mailako ezintasuna onartuta badute.

  • Adinekoentzako etxebizitza eta egoitza publikoetan sartzeko eskubidea, lehentasunezko taldeetan sartuta zarelako adinekoentzako babestutako etxebizitza eta egoitza publikoetan sartzeko, legedi aplikagarriak ezartzen dituen baldintzetan.

Eskubide hauek maiatzaren 23ko 738/1997 Errege Dekretuan bilduta daude, (EAO 126zk, 97-05-27), non, indarkeria delituen eta sexu-askatasunaren kontrako kaltedunentzako laguntzei buruzko Araudia onartzen den.

Delitu hauen lekukoei Auzi kriminaletako Lekukoei eta Perituei buruzko 19/1994 Lege Organikoan ezarritako babesa emango zaie. Hau da:

  • Lekukoen eta perituen identitatea, helbideak, lanbidea eta lantokia ezkutatzea.
  • Izapide polizial eta juridikoetan haiek aipatzeko zenbakia edo kodea erabiltzea, izen-abizenak, helbidea, lantokia eta lanbidea, ez eta identifikatzen lagunduko duen beste daturen bat ere ez adierazteko.
  • Edozein izapide ikusiz identifikazio arrunta galarazten duten prozedurak erabiliz egitea.
  • Zitazio eta jakinarazpenetarako helbidea Auzitegiaren egoitzarena ezartzea. Honek hartzaileari sekretupean bidaliko dizkio.
  • Haiei argazkiak edo haien irudiak beste baliabide baten bitartez hartzea galaraztea.
  • Hala badagokio, poliziaren babesa eskaintzea.
  • Kasu berezietan nortasun berri baten agiriak eta bizilekuaz zein lantokiaz aldatzeko baliabide ekonomikoak jasotzea.
  • Aldez aurretik eskatu eta gero, bulego judizialetara edo izapideren bat egin behar den lekura edo helbidera ibilgailu ofizialez eramanak izatea eta, bulegoetan dauden bitartean, haiek bakarrik erabiltzeko lekua egotea, Polizia Indarrek egoki jagonda.

Igo



Noiz eska daiteke babes-agindua?

Horrelako delitua egin eta gero, posiblea da, poliziako bulegoetan salaketa egitean, salatuaren aurkako dagokion babes-agindua eskazea.

Babes-aginduaz kaltedun eta erasotzailearen arteko urruntze fisikoa kautelarki bermatzen saiatzen da.

Babes-agindua honako hauek eska dezakete:

  • Kaltedunak.
  • Kaltedunarekin afektibitate-harremanen bat duen edozein pertsonak, nahiz eta harekin bizi ez, izatezko, adopziozko edo afinitatezko ondorengoek, aurrekoek edo seme-alabek, berarenek edo ezkontidearenek edo bizikideenek; ezkontide edo bizikidearen izatezko potestate, tutoretza, kuratela, harrera edo zaintzapean dauden berarekin bizi diren adingabeek edo ezgaituek; familiako bizikidetasuneko nukleoan integratuta egoteko beste edozein harremanek babesten duen pertsonak bai eta, erasotzen oso errazak direla-eta, zentro publiko edo pribatuetan jagote edo zaintzapean dauden pertsonek ere.

Leku hauetan eska daitezke:

  • Guardia Zibilaren postuetan.
  • Poliziako Kidego Nazionalaren komisarietan.
  • Autonomiako edo Tokiko Polizietako bulegoetan.
  • Auzitegian edo Fiskaltzan.
  • Kaltedunentzako Arretarako bulegoetan.
  • Administrazio Publikoetako Gizarte Zerbitzuetan edo Laguntza Erakundeetan.
  • Abokatuen Elkargoetako Orientazio Juridikoko Zerbitzuetan.

Aurreko atalean adierazitako bulegoetan dagoen inprimaki normalizatuaren bidez eskatuko da.

Igo


Página 1 de 1
1