Airea

Atal honetan aire-baliabideak erabiltzeko espezializatutako guardia zibilei buruzko informazioa lor dezakezu. Eginkizun nagusia Guardia Zibilaren Unitateak laguntzea da ahalmen operatiboa hobetzeko. Zehazki, sorrera eta aurrekariak, eginkizun orokorra eta oinarrizko egitekoak, antolaketa eta eraketa, bai eta Guardia Zibilaren Aire-zerbitzuaren lurraldeko hedapena ere.

Aire-zerbitzu

Historia

Funciones de la Guardia Civil, En el aire1973 Helikopteroen Zerbitzua sortu zenetik, Guardia Zibilak aire-baliabideak zerbitzu anitzetan erabili ohi ditu

Sortu zenetik agertu diren beharrei erantzunez, Aire-zerbitzuak salbamendu, zaintza, segurtasun eta garraioari lotutako eginkizunak egiteko gai diren helikopteroez hornitu da. Orain dela gutxitik urruneko zaintzako hegazkinak ere baditu. Gainera, Zerbitzuak lurretan laguntzeko baliabide eraketa eraginkorra du.

Guardia Zibilak aire-garraioaren segurtasunean ere parte hartzen du. Horretarako, Aireportu eta instalazio aeronautikoetan Segurtasuneko Unitateak ditu.

Beraz, Aire-zerbitzuari mota askotariko eginkizunak eman zaizkio: alde batetik, Kidegoaren Unitateei airetik laguntza ematea eta, beste aldetik, aire garraio zibilaren instalazio, bidaiari eta ekipajeetako segurtasuna.

Eginkizuna

Guardia Zibilak dituen hegan egiteko baliabideak antolatzea, erabiltzea eta mantentzea dagokio eta hau ere bai

  • Haren eskumenaren eremuan Agintari Judizialarekin lan egitea
  • Administrazio poliziaren gaietan arlo aeronautikoan Kidegoaren beste Unitate batzuei aholkatzea.

Antolaketa eta eraketa

Aire-zerbitzua Organo Zentral eta Unitate Periferikoetan eratzen da. Aire-zerbitzuko Organo Zentralari honako hau dagokio: Zerbitzuaren Buruzagitza, aireontzietako mantentze-lanak, zerbitzuen planifikazioa, Unitateen koordinazioa eta tripulatzaileen prestakuntza. Horretarako baditu:

  • Buruzagitza
  • Irakaskuntza-taldea
  • Mantentze-taldea
  • Helikopteroen Unitateak
  • Hego Finkoko Unitatea (hegazkinak).

Lurraldeko hedapena

Funciones de la Guardia Civil, En el aireGuardia Zibilaren Aire-zerbitzuak hemen ditu baseak:

  • A Coruña
  • León
  • Oviedo
  • Logroño
  • Huesca
  • Valencia
  • Baleares
  • Murcia
  • Málaga
  • Sevilla
  • Rota (Cádiz)
  • Tenerife
  • Fuerteventura

Gaur egun Mauritanian bi destakamendu ditu.

Eguneko lanerako, Aire-zerbitzuak honako baliabide hauek ditu:

  • Helikopteroak::  BO-105, BK-117, EC-135 modeloak.
  • Hegazkinak: CN-235 modeloa

 


null