Lehergailu-mehatxua egotean
- Berehala gunean eskumena duen Segurtasun Kidegoari deitu: Guardia Zibila bada, 062 telefonora edo, kasu guztietan, 112ra eta zure datu pertsonalak bai eta harremanetarako telefono-zenbakia ere eman.
- Lasai egon eta besteei ohartarazi: garrantzitsua da azkar eta ordena mantenduz lekutik alde egitea.
- Ikaratzea eta gehiegizko erreakzioak ekidin. Ez bultzatu egoera hau.
- Jakin-mina ekidin eta aparailua zuzenean ikus daitekeen lekuetatik alde egin.
- Zerbitzuko Patruilarekin hitz egiteko elkartze-gunea eman.
Subir
Lehergailuak aurkitzean edo susmatzean
- Begiratu ohizkoa ez den edozer: "lorategietan edo gune publikoetan ustez utzitako maletatxoa", "hondartzan lurperatutako sakotontzia, ibilgailuetan utzitako edo erantsitako antzeko objektuak", "itxaroten ez diren posta igorpen arraroak", etab.
- Ez zaitez, prekauzioak hartzeagatik, barregarri geratuko zaren beldur eta gunean eskumena duen Segurtasun Kidegoari deitu.
- Ez manipulatu objektu susmagarririk.
- Objektuaren kokapena seinaleztatu.
- Alarma sortu gabe, ohartarazi lekutik hurbil dauden pertsonei.

Subir
Jaurtigaiak aurkitzean edo susmatzean
- Ez manipulatu objektua eta besteek hori egitea ekidin.
- Kontuan izan objektua leher daitekeela ustezko oxidoa edo herdoila eduki arren.
- Lekua seinaleztatu baina ekidin objektua ezkutatuta geratzea.
- Gunean eskumena duen Segurtasun Kidegoari ohartarazi ahal den azkarren.
- Gogoratu bilduma egiteko objektuak ez direla. Ez gorde bitxikeri gisa eta, norbaitek horrela gordetzen dituela badakizu, horretaz ohartarazi.
Subir
Leherketa posiblea gertatzekotan
- Kontuan izan babes onena distantzia dela eta lehergailua dagoen lekutik zu ez ikustea.
- Ezin bazara nahi adina urrundu (300 metro baino gehiago), saiatu objektu sendo baten atzetik estaltzen zatiek edo hondakinek ukitu zaitzaketen aukera murrizteko.
- Jaurti edo erori daitezkeen leihoetako kristaletatik estali.
- Estaltzea posible ez bada, lurrean etzanda egon.
Subir
Mehatxu nuklearra, biologikoa edo kimikoa gertatzekotan.
- Detekzio-ekipamendu egokia duten adituek besterik ezin dute gai nuklearra, erradiologikoa, biologikoa edo kimikoa dagoela edo ez ziurtatzea.
- Gunean eskumena duen Segurtasun Kidegoari deitu: Guardia Zibila bada, 062 telefonora edo, kasu guztietan, 112ra. Honek gai honetan espezializatutako unitateak ditu.
- Gai erradiologikoak edo kimikoak edukitzeko susmagarriak diren ke- edo hauts-hodei edo zutabe bat ikusten baduzu:
- Lekutik urrundu.
- Hodeiaren eraginpean ahal den denbora gutxien egon.
- Sudurra eta ahoa estali kutsatutako haizea hartzea ekiditeko.
- Ezin bazara hodeiaren eraginpean egotea ekidin, erabili azala ahal den gehien estaltzen duen arropa.
- Gertaera zure eraikinetik at jazo bada, itxi ateak eta leihoak eta, ordena mantenduz, estankoena den lekuan bildu agintarien gomendioen zain. Itxi aire girotuko sistemak, aireztapenekoak, tximiniako tiroak, etab.
- Irratia edo telebista sintonizatuta eduki jarraibideak jasotzeko.
- Ez hartu kutsatuta egon daitezkeen likidorik edo janaririk eta saiatu edozein agente toxikoren eraginpean egon daitezkeela uste dituzun objektuak ukitzen.
“Gogoratu”: Zure segurtasuna gura lana da, Segurtasun Kidego eta Indarrei ohartarazi. Distantziaz eta ahal den aldi baterako eragin gutxienaz seguru egongo zara.
Subir