Indarrean dagoen arautegiak bakoitzari eraketa eta funtzioak zehazten dituenez, Zuzendaritza Nagusiaren menpe hauek daude:
Defentsa Ministroak, Barne Ministroak eta Guardia ZibilarenZuzendari Nagusiak kontsultatzeko eta aholkatzeko organo kolegiatua da; horregatik, Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiaren barne dago.
Guardia Zibilaren Goi-Kontseilua Guardia Zibilaren zerbitzu aktiboan dauden Ofizial Jeneral guztiek osatuko dute. Kontseiluaren bileretara joan daitezke Zuzendari Nagusiak egoera bakoitzerako deitzen dituen Guardia Zibilaren erreserban dauden Ofizial Jeneralak.
Guardia Zibilaren Zuzendari Nagusia joaten den Kontseiluaren bileren buru izango da.
Goi-Kontseiluari dagokio Defentsa Ministroari, Barne Ministroari eta Guardia Zibilaren Zuzendari Nagusiari laguntza eta aholkuak ematea aztertzeko eskatzen dituzten gaietan eta, bereziki, hauetan:
Barne Ministroa buru izanez, organo kolegiatua da. Hartan parte hartzen dute Guardia Zibilaren kideen eta Barne eta Defentsa Ministerioen ordezkariek, kideen baldintza profesionalak hobetzeko eta Instituzio honen funtzionamendua hobetzeko asmoz.
Honako hauek osatzen dute Guardia Zibilaren Kontseilua:
Guardia Zibilaren Kontseiluak ahalmen hauek izango ditu:
Gai hauek jakitea eta aldez aurretik entzuna izatea:
Guardia Zibilaren estatutu profesional eta erregimen zigortzailea jartzea edo aldatzea.
Lan baldintzak zehaztea.
Ordainsari-erregimena.
Guardia Zibilaren irakaskuntzako programak eta prestakuntzako planak.
Baimenak, oporrak eta lizentzietako erregimena.
Osagarrizko gizarte aurreikuspeneko planak.
Guardia Zibilen aspektu sozial, profesional eta ekonomikoei eragiten dizkien gaiak.