Guardia Zibila Estatutko Segurtasun Kidegoa da. Konstituzioarekin bat etorriz, bere esku, eginkizun generikotzat jota, “eskubideen eta askatasunen erabilpen askea babestea eta herritarren segurtasun bermatzea” dago. Eginkizun hau herritarren segurtasuna bermatzean eta herritarrei laguntza ematean gauzatzen da, segurtasun-sentsazioa laguntzen duen polizia-erantzun eraginkor eta sinesgarria eskaintzen saiatuz.
Esparru honetan, herritarrek laguntza jasoko dute eskatzen dituzten egoera guztietan, adibidez:
Guardia Zibilak Legeak betetzen direla zainduko du, pertsonak lagundu eta babestuko ditu eta edozein arrazoirengatik arriskuan dauden ondasunen kontserbazioa eta zainketa bermatuko du, eraikin eta instalazio publikoak zaindu eta babestuko ditu, goi mailako pertsona ospetsuen babesaz eta segurtasunaz arduratuko da, herritarren ordena eta segurtasuna mantenduko du. delituak egiteari aurre hartuko du, delituak ikertuko du errudunak aurkitzeko eta atxilotzeko eta babes zibileko zerbitzuekin lan egingo du arrisku larri, hondamendi edo zorigaitz publikoa gertatzekotan.
Poliziako Kidego Nazionalari funtzio hauek Gobernuak zehaztutako probintziako hiriburuetan eta udal lurraldeetan eta hiriguneetan egitea dagozkio; Guardia Zibilak estatuko bestelako lurraldeetan eta estatuko itsasoan egiten ditu. Lurralde-eskumenari dagokionean, gehitu behar da autonomiako eta tokiko poliziak daudela, espresuki haien lurralde-eremuan polizia funtzio zehatzak esleituta dituztenak.
Halaber, indarrean dagoen esparru juridikoak Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoari emandako funtzioen arloan, hauek dira Guardia Zibilari eta ez besteei emandako eskumenak:
Hala eta guztiz ere, Segurtasun Indar eta Kidegoek haien artean elkarrekin lan egitera behartuta daude haien jardueran, haien artean elkar lan egiten eta informazioa ematen eta denek elakrrekin koordinatzen. Gainera, Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Hirugarren Salaren Bosgarren Sekzioak emandako epaiaren arabera; “... ez daude [… Segurtasun Indar eta Kidegoen arteko eskumen esklusiboetako…] bereizketa estankoak eta garbiak”; beraz, Guardia Zibilera dei daiteke haren lurralde eta eskumeneko esparru esklusiboan ez ezik, behar den uneetan ere, instituzioak berak jarduera beharrezkoak egingo dituelako edo, hala beharrean, beste Segurtasun Indar eta Kidego batzuengana zuzenduko dituelako, arreta emanez eskumena duen Kidegoak jarduera hartzeko prest egon arte.