Atal honetan honako informazio hau dago: genero-indarkeria gertatzekotan noiz eta zer egin, kaltedunei ematen dieten arreta eta laguntza profesionala, bai eta nola eskatu babes-agindua ere.
Etxeko indarkeriako gertakariak ez dira inoiz isildu behar. Oso garrantzitsua da hasiera-hasieratik salatzea kaltedunei babes handiagoa bermatu ahal izateko.
Gertakariak bide hauen bidez sala ditzakezu:
Xede berbereko erakundeetako eta autonomietako telefonoak zure esku dituzu, 112 edo 016, alegia, aholku juridikoa zein asistentzia-laguntza ematen dituztenak.
Genero-indarkeriatzat honako hau jotzen da: gizonek emakumeen aurka egiten dena. Gizonak ezkontideak dira edo izan dira, edo emakumeei antzezko afektibitatezko harremanetan lotuta daude edo egon dira, nahiz eta gertakariak jazotzen direnean elkarrekin bizi ez diren.
Genero-indarkeriaren kalteduna zara indarkeria fisikoa eta/edo psikologikoa jasaten duzunean, sexu-askatasunari erasoak, mehatxuak, hertsapenak edo askatasuna bidegabe kentzea barne.
Indarkeria fisikoa gizonak eragiten duen edo emakumearen gorpuan kalteak (zaplastakoak, jipoiak, kolpeak, zauriak, hausturak, etab.) eragin ditzakeen edozein indarkeria mota da.
Indarkeria psikikoa emakumeengan gutxiespena edo oinazea sortzen duten ekintzak edo jokaerak (mehatxuak, mesprezuak, obedientziaren nahikeria, irainak, etab.) dira.
Sexu-indarkeria beti gertatzen da emakumeari haren borondatearen aurka sexu-harremana inposatzen diotenean.
Genero-indarkeria legez Genero-indarkeriaren aurkako Babes integraleko Neurriei buruzko 1/2004 Lege Organikoaren 1. artikuluan finkatuta dago. Lege honek indarkeria hau aldez aurretik sumatu, zigortu eta kentzeko eta kaltedunei laguntza emateko babes integraleko neurriak ezartzen ditu.
Gertakariak ahal den lehenen poliziako agenteei salatu.
Gomendagarria da frogak diren edukitako baliabide guztiak ematea (medikuaren partea, parte psikologikoa, lekukoen izenak, gertakariak gertatu ziren unean zeneramatzan jantziak).
Garrantzitsua da arropa ez aldatzea ez eta zure burua garbitu, dutxatu edo probak jasotzea oztopa dezakeen beste zerbait egitea ere.
Poliziako agenteen arreta pertsonalizatua, begirunetsua eta lehentasunezkoa izango da.
Hasieratik kaltedunaren duintasuna, integritate fisiko eta morala bermatzeko neurriak hartuko dira. Horretarako behar den laguntza mediko eta psikologikoa eskainiko da.
Haren pribatutasuna, intimitatea, datu pertsonalen eta irudien zabalkuntza babestuko da. Horrela, poliziako bulegoetan tratu txarrak jaso dituen emakumea ustezko erasotzailearekin leku fisiko berbera partekatzea ekidingo da eta, ahal den neurrian, bulegoetan beste agerliar batzuk ikusi gabe mantenduko dute.
Jarraitu behar den prozeduraren, eskubide juridikoen, asistentziakoen eta lor ditzakeen laguntzen berri emango diote. Emakumeak babesteko erakunde publiko eta pribatuen berri ere emango diote.
Behar duen laguntzarako profesional egokiak eskura izango ditu, bai eta interpretea ere, beharrezkoa izatekotan.
Salaketa egin eta gero, kaltedunak honako eskubide hauek ditu:
Gizarte Laguntzak jasotzeko eskubidea. Hilabeteko zenbaketan lanbide arteko gutxieneko soldataren %75a baino handiagoak ez diren errentak ez dituzunean, bi ezohiko soldaten alde proportzionala kanpo utzita, ordainketa bakar bateko laguntza jasoko duzu, betiere usten bada lana lortzeko zailtasun nabariak izango dituzula adinagatik, prestakuntza orokorra edo berezia ez edukitzeagatik eta gizarte baldintzengatik eta, arrazoi hauengatik, ez duzula lan merkatuan sartzeko ezarritako lan-programetan parte hartuko.
Diru-laguntza honen zenbatekoa langabezia-prestazioko sei hilabetekoa izango da. Ofizialki %33ko edo gorako mailako ezintasuna onartuta baduzu, zenbatekoa langabezia-prestazioko hamabi hilabetekoa izango da
Familia erantzukizunak badituzu, zenbatekoa langabezia-prestazioko hamazortziko epealdiaren bezalakoa izan daiteke, edo hogeita lau hilabetekoa kaltedunak edo harekin bizi diren beste senideko batzuek ofizialki %33ko edo gorako mailako ezintasuna onartuta badute.
Eskubide hauek maiatzaren 23ko 738/1997 Errege Dekretuan bilduta daude, (EAO 126zk, 97-05-27), non, indarkeria delituen eta sexu-askatasunaren kontrako kaltedunentzako laguntzei buruzko Araudia onartzen den.
Delitu hauen lekukoei Auzi kriminaletako Lekukoei eta Perituei buruzko 19/1994 Lege Organikoan ezarritako babesa emango zaie. Hau da:
Horrelako delitua egin eta gero, posiblea da, poliziako bulegoetan salaketa egitean, salatuaren aurkako dagokion babes-agindua eskazea.
Babes-aginduaz kaltedun eta erasotzailearen arteko urruntze fisikoa kautelarki bermatzen saiatzen da.
Babes-agindua honako hauek eska dezakete:
Leku hauetan eska daitezke:
Aurreko atalean adierazitako bulegoetan dagoen inprimaki normalizatuaren bidez eskatuko da.