Izaera militarra
Naturak ez du ezer alferrik egiten.
Aristóteles (384 a.C. - 322 a.C.)

Aurrekariak

Guardia Zibila, eraketari eta funtzionamenduari dagokionez, izaera militarra duen institutu armatuen ereduan kokatzen da. Ez da eredu berria, sortzean bazeudelako beste eredu nabargarri batzuk, Frantziako Gendarmeria Nazionala edo Piamonteko Carabinieri-ak, gaurko Italiako Arma dei Carabinieri-en aurrekaria. Instituzio hauen jatorriak Erdi Aroan aurkitzen dira eta Mediterraneo itsasoaren inguruetako kultura latindarretan ohizkoak dira.
 
Gaur egun ere ez da eredu esklusiboa, mundu osoko herrialde askotan aurki daitekeelako.
 
Guardia Zibilaren bikoiztasuna, militarra eta polizia izatea, sorrerakoa da, fundazioaren dekretuan bertan “segurtasun publikoaren indar zibila” aipatzen da, nahiz eta “… eraketari zein diziplinari dagokionez, jurisdikzio militarraren pean dago”. Baina egia ere bada hasiera-hasieratik Armadatik desberdintasun nabarmena ikusten dela, bai eta Administrazio Zibilaren zerbitzura duen polizia-funtzioa ere.
 
webnaturalezamilitar1
1878ko azaroaren 29ko Armada eratzeko Legeak, nahiz eta Lur-Armadaren parte dela indartu, polizia zibilaren funtzioa lehentasunezkoa izatea ezarri zuen, agintari zibilen menpean mantenduz zerbitzu bereziari dagokionez.
 
1978ko Espainiako Konstituzioaren ondorioz, Indar Armatuen eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen arteko banaketa argia egiten da, Guardia Zibila azkenetan sartuta.
 
2/1986 Lege Organikoak ezartzen duenez, “izaera militarra” du; aldi berean, Guardia Zibileko Kidegoaren Langileen erregimenari buruzko 42/1999 Legeak berezko langileen erregimena ematen dio.
  
Estatuko Administrazio Orokorrean kokatzeari dagokionez, Institutua tradizioz aldi berean Defentsa eta Barne Ministerioen menpean dagoela arrazoia da.

Izaera militarra 

Guardia Zibilaren izaera militarrak ez du esan nahi polizia militarra dela, hau da, armadako eremuetan poliziaren funtzioa betetzen duena, ia jarduera guztiak polizia zibilaren  funtzioetan kokatzen direlako, bi ezaugarri nagusiei lotuta:
 

 

  • Poliziako Kidego integrala da, eskubideko Estatu demokratikoaren polizien ezaugarriei jarraituz, Europar Batasuneko eta Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolaketaren (OSCE gaztelaniaz) polizia demokratikoaren printzipioetan ezarrita.
  • Izaera militarra du, jarduteko era zuzentzen duena: betebeharra betetzean erakusten duen barruko eraketa, hierarkia, diziplina eta antolaketa kohesio eta eraginkortasun apartekoak direlako. Halaber, Defentsa Ministerioaren menpean egoteak eginkizun hertsiki militarrak egiteko gai dela ekartzen du.
Lehenengo ezaugarriari dagokionez, Guardia Zibila poliziako kidego integrala da OSCEk eskatzen dituen betekizun guztiak betetzen dituelako, honako hauek, hain zuzen: 
  • Gobernuaren agintaritzaren seinale ikusgarriena izatea, oinarrizko betebehar hauetaz:
    • Ordena publikoa mantentzea eta legea betearaztea.
    • Pertsonen eskubideak eta askatasunak babestea eta errespetatzea.
    • Krimena prebenitzea eta jazartzea.
    • Herritarrei laguntza eta zerbitzuak ematea.
Legedia nazionalak, Konstituziotik Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko 2/1986 LO-ra eta geroko legeetara, Guardia Zibilari eginkizun hauek zalantzarik gabe ematen dizkio. Herritarrei laguntza eta zerbitzuei buruz, gogoratu besterik ez da behar 1929tik Guardia Zibilak Benefizentziako Ordena Zibilaren Gurutze Handia duela, “benemeritoa” ezizena  ofizialki sortu zuena.

 

  • Jardutea lege nazionalari eta OSCEn parte hartzen duten herrialdeek onartu dituzten nazioarteko estandarrei jarraituz.
  • Lege zibilek Guardia Zibila arautzen dute, Espainiako beste poliziako kidegoak bezala eta haren jarduera legearen menpean dago.
  • Portaera profesionaleko kodea izatea eta betebeharra betetzeko dute giza-, zibil- eta politiko-eskubideei buruzko nazioarteko itunei jarraituz.
  • Espainiako ordenamendu juridikoaren menpean egotearen gainean, Guardia Zibilak, sortu zenetik, kode deontologiko zorrotzaren menpe ere badago, lema honetan laburbilduta: “Guardia zibilaren entseina nagusia ohorea da”.
  • Herritarren, legearen eta instituzioen aurrean funtzioak arduraz eta gardentasunaz egitea, agintaritza zibilen zuzendaritza eta kontrolaren pean, aginte-kate eta eskumenen banaketa garbiaz.
Guardia Zibilak barruko gaietako unitateak ditu eta haren kideen legez kontrako jarrerak auzitegiek eta epaimahaiek garbitzen dituzte. Gainera, Estatuko botereek Institutu Armatu honen gaineko autoritate osoa dute.
 
webnaturalezamilitar2Esandako guztiaren ondoriotzat har daiteke Guardia Zibilak Eskubideko Estatu demokratiko baten poliziari dagozkion ezaugarriak dituela.
 
Gainera, izaera militarrarengatik, Guardia Zibilak Espainiako polizia ereduari honako balore gehigarriak daramatza:

 

  • Estatuko erantzunaren graduazioa: Gobernuari kidego zibilak gaindituta egon daitezkeen egoerei erantzuteko jarduera ertaina ahalbidetzen, Indar Armatuez baliatzea ekidinez. Ezaugarri hau izugarri baliagarri bilakatu da terrorismoaren aurkako borrokan.
  • Oreka: poliziako kidego desberdinek eta, batez ere, haietako batek eraketa militarra badu, boterearen gehiegizko kontzentrazioa mugatzen dute eta krisi egoeretan arriskuak gutxitzen dituzte.
  • Malgutasuna:  Guardia Zibilak bi aginte-kateen menpean lan egin dezake, militarra eta zibilarena, eginkizuna nolakoa den arabera. Gainera, agintari batengandik beste batengana ardurako trantsizioa errazten du.
  • Poliziari lotutako eginkizun militarrak betetzeko gaitasuna gatazka guneetan edo indar armatu espainiarrek edo multinazionalek garatutako operazio militarrei babesa ematen. 

Bukaera 

Aurreko lineetan frogatu nahi denez, izaera militarra Guardia Zibilaren mamian dago eta Guardia Zibilaren eraginkortasuna handitu eta zabaldu besterik ez du egiten herritarrentzako zerbitzurako polizia integrala izanez, polizia moderno eta gaur egungoa, sorreratik eduki duen izaera militarretik aldendu gabe, haren historian zehar desberdina egin duten baloreak ahaztu gabe.