“Edozein ekintza ona egiteko saria, egin izatea da”
Séneca, Lucio Anneo (4 K.a.- 65 K.o.)
Guardia Zibilak benemeritoa edo ongilea izatea sorreratik daraman barru-barruan. Espainian gertatu den urperaketa, sute, uholde, lurrikada, izurrite edo hondamendi publiko bakoitzean, Guardia Zibilaren sorospenaz eta laguntzaz fida daiteke.
1844ko urriaren 9ko Zerbitzurako lehen Arautegian, 32. artikuluan, hau irakur daiteke:
“Bideetan, landetan eta eremuetan, Guardia Zibilaren talde edo kide guztiek arriskuan edo zorigaitzean dagoen edonor babestea zainduko dute, bai indarraren laguntza emanez, bai haien esku dagoen sorospena eskainiz. Beraz, edozein indarkeriak jotzen duen bidaiariari guztiak babesten saiatuko dira; irauli diren edo bidean gelditzen dituen edozein eragozpen duten gurdiei laguntza ematen; bideari eutsi ezin dioten zaurituak edo gaixoak hartzen; landetan edo etxe isolatuetan suteak eteten laguntzen eta, laburbilduz, ahal den era onenean, funtsez ongilea eta babeslea den instituzio honen helburua eta ospea eraman dezaketen zerbitzu guztiak ematen.”
Guardia Zibilaren langilearen Kartillan, sortu zuen Ahumadako Dukeak berak idatzita, 6.artikuluan hau irakur daiteke:
Inork ez du Guardia Zibilaren kidearen beldur izan behar, delitugileak baizik; ez eta beldurgarria, ordenaren arerioentzat baino. Beti saiatuko da atsekabetuarentzat seinale pozgarria izaten eta, agertzean, hiltzaileez inguratuta bere burua sentitu zuenak haietatik askatuta ikusiko du; etxea sutan zeukanak sutea amatutzat hartuko du; uren korronteak seme-alaba daramanak salbatutzat hartuko du; eta, azkenik, guztien ondasunak eta segurtasuna zainduko du beti.”
Babes gabekoari arreta emateko arauzko agindu honi lehenengo guardia zibilek berehala erantzun zioten eta zegoeneko 1848an Sanlúcar de Barramedako itsasertzetan hondoratu zen Mary goletako hiritar ingelesen salbamendua gertatu zen. Gero, 1850ean, Pedro Ortega eta Antonio Gimeno guardia zibilak hil ziren Bellver amildegian (Castellón) ekaitz batengatik erroiztu zen gurdi baten kaltedunak salbatu bitartean. 1855ean kolera-izurriteak jo zituen kaltetuei laguntza eman zien. Geroago, 1918ko gripe-izurrite handian ere bazeuden guardia zibilak herritarrek, kutsatzearen beldur, egitera ausartzen ez ziren lanak egiten: gorpuak kenduz eta lurperatuz, medikuei eta erizainei laguntza emanez, etab.
Denboran zehar errepikatzen den ezaugarria izan da Guardia Zibilak laguntza ematea ekaitzetan, elurteetan, gaixoak garraiatzean, suteetan, desagertuak bilatzean eta ibaietan zein urtegietan egindako salbamenduetan.
XIX mendean zehar eta XXko hasieran, Guardia Zibilaren Aldizkari Ofizialek guardia zibilek emandako “zerbitzu ongileak” biltzen zituen. Hauek nabarmentzen zituzten:
Ibilbide honen bukaeran, 1929ko urriaren 2088 ED-ak Guardia Zibilari Benefizentziako Gurutze Handia eman zion bai eta ofizial zein publikoki Benemeritoa titulua ere, Instituzioak sorreratik jarraitu zion ibilbidea onartuz. Errege Dekretu honetan irakur daiteke:
“… [instituzioaren] kideek suteetan, uholdeetan eta itsasoan galdutakoak salbatzean egin dituzten zerbitzu-ekintza anitz, pairamentsu, gizaldeko eta heroikoengatik”.
Portaera hauek Guardia Zibilaren zenbait kideri, nor bere izenean, 438 Benefizentziako Gurutzean ematera eraman zuten lehenago.
Zerbitzurako bokazio honen beste adibide bat Trafikoko Elkartea 1959an “Laguntza errepidean” taldeez sortzea da, ohatilez, oxigenoz eta botikaz hornituta, lehen laguntzak ematen osasun zerbitzuak heldu arte.
Herritarren laguntzan buru-belarri aritzea Guardia Zibilaren entseina izan da gizarte baldintza gogorrenetan ere; horren adibide bat hauxe da: 1983ko abuztuaren 26an, Euskal Herriko izugarrizko uholdeetan, Guardia Zibilaren Alejo García García tenientea eta Luís Postigo Cabello, Miguel Salgado Peña eta Pedro Narbona Bustamante guardia zibilak itota hil ziren Bilbon, salbatu berri zuten 16 urteko neskarekin batera.
Errepidean laguntza-taldeak sortzeari lotuta, Guardia Zibilak herritarrentzako arretako eginkizun nagusia duten unitateak eratu ditu, esate baterako, Mendiko Interbentzioko Salbamendu bereziko Taldeak dira: 1981 eta 2009 artean 13.400 jardueratan parte hartu dute, 13.690 pertsona zauririk gabe eta 8.070 zaurituta salbatuz eta 1.897 hildakoen gorpuak berreskuratuz.
Gizaldeko ardura honen adibiderik berriena legez kanpoko immigrazioan Guardia Zibilak duen jarduera dago. Azken urteotan, Espainia emigranteen herrialdea izatetik immigranteen herrialde jasotzailea mugitu da; gure herrialdea afrikar kontinentera hain hurbil egoteak gure itsasertzak immigrazio honen helburuak bihurtzera eraman du, segurtasuneko baldintza okerrenetan egindako immigrazioa, hain zuzen ere. Horrela, 2008an bakarrik, Itsas Zerbitzuak eta Guardia Zibilaren lurralde-unitateek 8.177 pertsona salbatu zituzten.