Guardia Zibilak Kanpo Gaietako eta Kooperazioko Ministerioa laguntzen du hiru arlotan:
Segurtasun arrisku handiagoa jasaten duten legazioek Barne Ministerioaren babesa dute. Horregatik, ordezkaritza askotan Guardia Zibilaren taldeak daude segurtasuna indartzeko eta horri buruz Enbaxadaren titularrari aholkuak emateko. Destakamendu hau ere legazioko larrialdi-planez eta, krisi edo hondamendirik gertatzekotan, herritar espainiarrak balizko ebakuazioa laguntzeaz arduratzen da.
Beharrezkotzat jotzen diren herrialdeetan Barne Aholkulariak edo Agregatuak daude Enbaxaden titularrari eremu horri lotutako gaietan laguntza emateko. Agregatuak edo aholkulariak Estatuko segurtasun indar eta kidegoetako kideak dira. Enbaxadetan Poliziako Kidego Nazionalaren kideak zein Guardia Zibilarenak daude. Lanpostu hauek destinatuta dauden herrialdeetako poliziako kidegoekin elkarlan estuagoa mantentzen laguntzen dute.
Garapenerako Nazioarteko Elkarlaneko Espainiako Agentziak (AECID) herrialde batzuei laguntza emateko egitasmo anitzak egiten ditu. Guardia Zibilak horietako hainbat egitasmotan biziki parte hartzen du, garaperako lehenengo pausoa gune edo herrialde baten biztanleentzat segurtasun minimo bat bermatzea dela ustetan.