Guardia Zibilaren historia munduan

Guardia Civil en Cuba 1891Guardia Zibilaren nazioarteko proiekzioaren historia ulertzeak Guardia Zibila sortu zen inguru historiko geopolitikoa ulertzea eskatzen du. XIX mendearen hasieran gerra napoleonikoak gertatzen ari ziren, gatazketan parte hartzen zituzten nazioen arteko bake-tratatuetan koloniak trukeak egiteko moneta gisa erabili ohi ziren garaian.

1844an Guardia Zibila sortzeak arazo penintsularrei aurre egiteko xede zuen, baina oso goiz bestalde lurralde kolonialetan ere eginkizunak bere gain hartu zituen haren funtzioen barne. Guardia Zibila sortu eta hiru urte eskasa pasatuta, 1847an lehenengo “nazioarteko misioa” egin zuen: gerra zibilean zebilen Portugal, eta herrialdearen iparraldea baketu beharrean, Espainiari eta Erresuma Batuari laguntzeko eskatu zien. Guardia Zibilaren Zalditeriaren unitate bat patruilatzeaz eta herritarren segurtasuna bermatzeaz arduratzen zen Oporton.

Metropoliak kanpoko politika sendoa egiteko egonkortasunezko aldiak ia-ia ezagutu ez zituen inguru politikoa zen hura eta Espainiak Inperioaren abarrak estu eta larri gorde zituen mugimendu independentistek nazioarteko faktorea sartu arte.

Guardia Zibilak penintsulatik kanpoko zabaltzea XIX mendearen bukaeran hasi zuen, 1895an Kuban bakarrik 5280 kideak ere bazeuden, hain zuzen ere. Irla honetan, 1896ko urrian, hamaika guardia zibilek Dolores postua defendatu zuten, Santa Eulalia guardia zibila agintari gisa, ustekabez. Haiek, nahiz eta indar erreboltariei egindako hobekuntzako proposamenak egin eta geroko mehatxuak jasan ondoren, Moreno Rojas buru zeukaten 300 matxinatuen kontra jo behar zuten.

Goarnizioa errenditzeko eskatzean, Santa Eulalia erantzun zuen:

 “Enterado de su atenta carta debo manifestar que soy muy español y sobre todo pertenezco a la Benemérita Guardia Zibil… prefiero mil veces la muerte que yo serle traidor a mi patria… ¡Viva España! ¡Viva nuestro Rey! ¡Viva la Guardia Zibil!... Aquí estamos dispuestos a morir, vengan cuando gusten a tomar el pueblo, para que se lleven su merecido…”.

Postuaren hain ausardia adoretsuaren aurrean, matxinatuak erantzun zion:

“Ruego a usted dispense; desde hoy como defensores de una idea, seremos enemigos, pero en lo tocante a nuestra personalidad, puede usted contar con un buen amigo y servidor…”.

Bi urte geroago, Weyler jenerala zuzendaria izanez,  Guardia Zibila irlan matxinaden aurkako indarra izango zen.

Azkenik, Espainiak azken lurraldeak –Kuba, Filipinak, Puerto Rico - eman behar zituen. Gaineratzekoa (Marshall Irlak,  Gilbert Irlak, Mikronesia, Palaos…) saldu edo eman zen 1899an.

1898ko Benemeritoaren erreforma ahalmen operatiboa zabaltzen saiatu zen, koloniak galdu eta geroko langileak Espainiara itzultzeak eraginda; Guardia Zibil Ultramarinoak kanpoan zituen langileak atzera egin behar izan zituen.

 

Misiones internacionalesAldi historiko honetan, Guardia Zibila lurralde penintsularretik kanpoko zenbait ekintzetan lan egiten ari zen, itsasoz bestaldeko jabetza nazionaleko lurretan jardundako eginkizunak, hain zuzen. Ekintza hauek, denboraldi koloniala bukatu eta gero, egungo ikuspuntutik behetan nazioarteko eginkizunak bihurtuko ziren.

1926an tertzio afrikar bat sortu zen Marokoko kabilen erresistentziak gero eta presio gehiago egiten zutelako eta, horren ondorioz, polizia eta militar gehiago bidali zituzten. Zegoeneko “Protektoratu espainiarrean” Guardia Zibilak polizia militar eta matxinaden aurkako funtzioak betetzen zituen.

Espainia deskolonizatzeko testuinguruan, metropoli ohia izategatik, ezin izan zuen antzinako koloniei laguntzarik gabe utzi sortuko ziren Estatuetan egonkortasun instituzional bermatzeko gai izango ziren administrazio egiturak izan zitzaketen. Hala, Guardia Zibila zegoen nazioarteko laguntza emanez haien funtzioen eremuan honako kasu hauetan:

  • El Salvador: 1867 eta 1912 urteetan. Espainiar bezalako poliziako kidegoa sortzeko saioa lagunduz eta aholkatuz. Eginkizun hau Martín Garrido kapitainaren esku zegoen, “Iberoamerikan Guardia Zibilaren eredua jartzeko prozedura oinarria izan zen”. Beste herrialde batzuetan geroko egitasmoak zuzendu zituzten oinarriak jarri zituen.
  • Perú: 1855 eta 1921 urteetan. Hemen jendarmeriako kidegoa sortu zen “Guardia Zibil espainiarraren postulatu zorrotzetan” inspiratutako erregelamenduaz. 1921an Teniente Koronel bat, hiru ofizial eta ofizialorde bat heldu ziren aholkatzeko asmoz eta hiru kidego polizial sortu ziren: Peruko Guardia Zibila, Segurtasun edo Ordena Publikoko Kidegoa eta Ikerketa eta Zainketako Kidegoa. Ikastetxe komuna zuten, agintari espainiarrek zuzenduta, eta atarian idazkun bat jarri zen honako hau idatzita “Ohorea nire entseina da, ama aberrian bezala”. Inauguratzean, kolonia espainiarraren ordezkari gisa, Espainiako Kasinoaren Presidentea joan zen.
  • Guatemala: 1894 eta 1960 urteetan. Lehenengo urtean Guatemalako Gobernuak eskaera egin zuen baina ez zen ezertaraino heldu. 1912an bi kapitainek eta sarjentu batek  nazioarteko eginkizunean Guardia Nazionala sortzeko aholkatzen zuten. Gero, Komandante batek eta bi kapitainek 1924ko Guardia Nazionalaren lege organikoaren onarpenean parte hartu zuten. Hirurogei hamarkadetan berriro kidegoaren kideak bidali ziren aholkularitza eta laguntzeko eginkizunetarako..
  • Bestelakoak: “ad infinitum” luza zezakeen zerrendan, Kolonbia (1902, 1916 eta 1919) aipa daiteke, Guardia Zibilaren bezalako poliziako kidego bat sortzea saiatzen zenean. Gauza bera esan daiteke Costa Ricari buruz, 1920, eta Venezuelan, 1936tik eta 1940ra artean.

Nabartzekoa da Guardia Zibilaren kanpoko ekintza ez zen bakarrik kolonia ohiekin izandako bezeroarekiko harremana. Esate baterako, 1934an, Alemania eta Frantziako gobernuek Guardia Zibila espainiarrean ofizialki pentsatu zuten aukera gisa Sarre-ko auzia konpontzeko Nazioen Elkarteak antolatutako plebiszituan bozkatzeko askatasuna bermatzeko eta ordena publikoa mantentzeko, arrazoi honegatik: “[…] gaur egun, jarduketa garbi, doi, duin, eredugarri eta onbera lotuta duen munduan dagoen jendarmeria bakarra Guardia Zibila espainiarra dela. Horretan, germaniarra bakarrik den  guneak egin behar duten plebiszitu honen garbitasuna bermatzeko haren jardueran, alemaniarren konfidantza datza.”  Hala eta guztiz ere, gure herrialdeko barne politikaren zioengatik, (Asturiaseko Iraultza) Gobernuak ez zuen azkenik eskaera hau onartu (urte horietan Guardia Zibilaren langileak 25.000 lagun ziren).

Nazioarteko eginkizunen beste adibide bat da Kideagoaren kideek Errusiako Dibisio Urdinan parte hartzea (1942). Hasieran, 52 gizoneko Sekzioa zen eta Dibisioaren 3.000 km baino gehiagotan martxa lagundu zuen trafikoa kontrolatzen tokialdatzeetan eta kanpamenduetan bai eta barneko ordena eta diziplinak mantentzen. Hala ere, Bavieran instrukzio-aldiaren ondoren, Errusian kanpaina luzatzen zenenez, beharrezkoa izan zen kopurua zabaltzea 320 gizon arte, bi Elkartetan eratuta, polizia militarren berariazko eginkizunak eginez, adibidez:

  •  ilgailuen trafiko edo hipomobila kontrolatzea.
  •  Unitateen kokapenaren bila zeuden soldadu desorientatuei laguntza ematea.
  •  Susmagarriak ziren soldadu zein zibilak gunean jagotea.
  • Zio desberdinengatik Espainiara itzultzen ziren espedizioei eskolta ematea..

Haren berariazko eginkizunak izan ez arren, unean-unean infanteriako indar gisa borrokatzeko erabili zituzten,  Schewelewo posizioan gertatu zen bezala, Bosnia gunean frankotiratzaileak garbitzeko.

Nazioarteko foruetan Espainia gero eta aktiboago agertzeak parte hartzen zein arduraren etengabeko kuota handiagoak ekarri ditu, munduko bake eta segurtasuneko arloa garrantzitsuenetarikoa izanez. Hain zuzen ere, gure herrialdeak NBE, NATO, EB, UEO, OSCE/ESLAn, etabarretan hartzen dituzten etengabeko akordio eta konpromisoak probak nabariak dira. Berriro, Guardia Zibilaren izaera bikoitzak, -militarrak eta polizialak- oso positiboki lagundu du berariaz aukeratua izaten bakea egonkortzeari edo mantentzeari lotutako misio eta operazio multinazionaletan parte hartzeko –alderdi anitzetan eta NBEk nagusiki zuzenduta.

Hirurogeita hamarren hamarkadan Instituzioak bizi zuen nazioarteko eremuan mota guztietako misioetan parte hartzeko sorrera. Horri esker, mundu horretara sartzea ahalbidetu zuten, gaitasunak frogatzea, nazioarteko erakunde esanguratsuenekin batera lan egitea eta, azken batean, haren izena eta ezaugarriak ezagutaraztea.