Epilogoa

Gaur egun, Guardia Zibila, 82.000 gizon-emakume baino gehiagoz, egunetara moldatzen jarraitzen da etortzear dauden mehatxuei aurre egiteko, etengabe espezializatuz eta berrituz baina identitatea ematen dioten baloreak ahaztu gabe.

Guardia Zibilaren historia Espainiaren historiaren isla da eta, gure nazioaren bezala, alde distiratsu eta itzalak ditu, baina Gobernuarentzako leialtasun, herriarentzako zerbitzu eta eginkizuna betetzeagatik bereizgarria izan den Instituzioaren historia da, eta ez zen horretarako dudatan egon kideen biziak eskaintzeko unean. Hau da espainiarrok 166 urtetan gure bideak, ondasunak eta gure segurtasuna ere haren esku jartzen ditugun instituzioa.