Atal honetan herritarrekin harreman zuzenean, hots, berariaz herritarren segurtasunean lan egiten duten guardia zibilei buruzko informazioa lor dezakezu. Zehazki, sorrera eta aurrekariak, eginkizun orokorra eta oinarrizko egitekoak, antolaketa eta eraketa, bai eta Herritarren Segurtasuneko Unitateen lurraldeko hedapena ere.
1844an sortu zenetik, Guardia Zibilaren benetako arrazoia pertsonen eta ondasunen segurtasuna jagotea izan da. Gaur egun, Guardia Zibilaren ardura nabarienetakoa Herritarren Segurtasuna zaintzea da, Espainiako Konstituzioak Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei ematen dien aginduari jarraituz eta, martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoak bereziki Guardia Zibilari.
Lurraldeko unitateei, non Herritarren Segurtasunera zuzendutako dauden agenteak dauden, zigor arau-hauste gehienak prebenitzea eta ikertzea eta herritarrak gertuen hartzea eta laguntzea dagokie.
Herritarren Segurtasuneko lurraldeko unitateen eginkizuna herritarren eskubide eta askatasunen erabilpen askea babestea delitu-portaerak prebentzio eta lehenengo ikerketaren bidez, bai eta urtearen egun guztietan, eguneko 24 ordutan biztanleen eskaerak hartzea eta laguntzea ere.
Berariazko Herritarren Segurtasuneko Unitateak datozenak dira:
Konpainiak
Haien lurraldeko eremuan Eskualde edo Epai Barruti bat da. Lurraldeko Postuak barne hartzen ditu eta oro har Natura Babesteko, Polizia Judizialeko, eta Armen eta Lehergailuen Interbentzioko Unitateak ditu. Herri txiki eta ertainetako herritarrei etengabeko arreta bermatzeko zerbitzuak koordinatzeaz arduratzen da, haien beharrei berehala erantzunez.
Lurraldeko Postuak
Jarduteko eremua udalerri bat edo batzuk da. Agindu-maila, barneko antolaketa eta zerbitzuaren potentzialen arabera, horrela sailkatzen dira:
Herritarren Segurtasuneko Unitateak (USECI)
Probintziako erretserbako unitateak dira Konpainiei eta Lurraldeko Postuei herritarren segurtasuna prebenitzeko, mantentzeko eta berriro ezartzeko laguntza operatiboa emateko prestatuta.
Zerbitzuetako Zentro Operatiboak (COS)
Probintzietan Zerbitzuetako Zentro Operatiboak daude eta eguneko 24 orduetan haien mugapenaren lurraldeko unitateen zerbitzuak koordinatzen dituzte eta herritarren eskaerak jasotzen dituzte 062 telefonoaren bidez.
Pixkanaka-pixkanaka Zentro Operatibo Konplexuak (COC) ezartzen ari dira. COSen funtzionalitateak zabaltzen dituzte eta gertaerei erantzuna hobetzeko asmoa dute teknologia berriez, hala nola, Estatuko Larrialdiko Irrati-komunikazio Digitaletako Sistema Integratuaz (SIRDEE), erantzuneko eta komunikazioko denborak askoz arinagoak ahalbidetzen dituenaz, GPSen bidezko ibilgailuen kokapen geografikoko sistema (AVL); telebistako zirkuitu itxiak (CCTV) eta beste baliabide tekniko aurreratu batzuk.