Atal honetan lehergailuak, tresna su-eragile, erradiaktibo, biologiko eta kimikoak antzemate, indargabetze eta desaktibatzean espezializatuta dauden guardia zibilei buruzko informazioa lor dezakezu. Zehazki, sorrera eta aurrekariak, eginkizun orokorra eta oinarrizko egitekoak, antolaketa eta eraketa, bai eta Lehergailuen Desaktibazio eta TEDAX - NRBQ Defentsako Zerbitzuaren lurraldeko hedapena ere.
Lehen Mundu Gerratik, eta hartan erabilitako lehergailu eta munizioen kopuru handia zela-eta, lehergailu-teknikarien eginkizuna lehertu ez ziren lehergailu militarrak zein munizioak desaktibatzea zen.
70 hamarkadaren hasieran, erregelamenduzkoak eta ohikoak ez ziren tresnak erabiltzen zituen mehatxu terroristaren eboluzioak Segurtasun Indarrei eraso honi erantzuteko behartu zien.
Guardia Zibilaren lehenengo lehergailuen desaktibatzaileek eta ondorengoek moldatu behar izan zuten haien burua, metodologia eta prestakuntza tradizionaletik abiatuta, etengabe eboluzionatzen ari zen teknika batera. Horri eutsi zitzaizkion adorez, esfortzuz eta gehiago izateko izpirituz, baina giza kostu handiaz.
Hala, 1973ko martxoaren 2ko Agindu Orokorrak Guardia Zibilaren Lehergailuei buruzko Espezialistak sortu zituen, “Artilleroak” deituta garai hartan. Urte horietan Artilleriako Parkeek eta Arma-lantegiek lagundu zuten, ohizko tresnetan aditu handiak.
1979an Lehergailuen Desaktibazioko Sail Zentrala sortu zen (DECEDEX) lehergailuak desaktibatzeko prestakuntza eta informazioa zentralizatzeko eta ezagutzak garatzeko. Urte bat geroago Lehergailuen Desaktibazioko Teknikari Espezialistetako Eskola martxan jarri zen. 70 hamarkadan Guardia Zibilak erregelamenduzkoak ez diren lehergailuei buruzko ezagutza zabala lortu zuen.
1988an DECEDEXek Lehergailuen Desaktibazioko Zerbitzua (SEDEX) izena hartu zuen. 2000 urtean Lehergailuen Desaktibazioko Zerbitzuak NBQ (Nuklear, Biologiko eta Kimiko) Defentsari buruzko funtzioak bere gain hartu zituen, Lehergailuen Desaktibazio eta NBQ Defentsako Zerbitzua deituta
2004an, gai nuklear, erradiologiko, biologiko eta kimikoak erabiltzeagatiko mehatxuari aurre egiteko, Guardia Zibilaren NRBQ Defentsako Sistema garatu zen eta SEDEXen NRBQ Unitate Teknikoa sortu zen.
SEDEX-NRBQen xedea hau da: lehergailuak, tresna su-eragile, erradiaktibo, biologiko eta kimikoak antzematea, indargabetzea eta desaktibatzea , bai eta desaktibatzeko teknikak ikastea eta ikertzea ere.
Halaber, Zerbitzua Guardia Zibilaren NBQ Defentsako Zerbitzuaren zuzendaritza teknikoaz arduratzen da
Maila zentralean, SEDEX horrela eratzen da:
Lehergailuen eta NRBQkoen Desaktibazioko Unitate Zentral Operatiboa (UCODEX)
Unitateei laguntzen die tresna horiek bilatzen, antzematen, neutralizatzen eta desaktibatzen
Lehergailuen Desaktibazioan eta TEDAX - NRBQ Defentsan Trebatzeko Zentroa (CADEX)
Guardia Zibilaren TEDAX eta NRQBko espezialistak eta beste instituzio nazional eta atzerritarrek eskatzen diotenen langileak prestatzeaz arduratzen da.
NRBQ Unitate Teknikoa (UT-NRBQ)
NRBQ Defentsako Sistemaren zuzendaritza teknikoa dagokio. Langileen prestakuntza gainbegiratu eta tresneria egoera onean mantentzen du eta NRBQ informazioa aztertzen du.
Maila periferikoan, Zerbitzuak honako lurraldeko hedapena du:
Bilatzeko eta Desaktibatzeko Unitateak
Probintzian lan egiteko, horrela eratzen dira:
NRBQ Defentsako Unitateak