Atal honetan pertsonen elkartze handietan ordena publikoaz, garrantzia handiko pertsonen babesaz eta segurtasunaz, arrisku handitan, hondamenditan edo ezbehar publikotan Babes Zibila laguntzeaz bai eta lurraldeko Unitateen zerbitzua indartzeaz ere arduratzen diren guardia zibilei buruzko informazioa lor dezakezu. Zehazki, sorrera eta aurrekariak, eginkizun orokorra eta oinarrizko egitekoak, antolaketa eta eraketa, bai eta Erretserba eta Segurtasuneko Elkartearen lurraldeko hedapena ere.
1988an Guardia Zibilaren erretserbako unitateak biltzeko beharra burutu egin zen lurraldeko unitateei laguntza emateko asmoz suteak, uholdeak, hondamendiak eta ezbehar publikoak gertatzekotan, bai eta Guardia Zibila arduraduna den arloan jazotako ordena publikoan iskanbilak ere.
Hala, 1988ko ekainaren 21ko Guardia Zibilaren Agindu Orokorrak Erretserba eta Segurtasuneko Elkartea sortu zuen.
Erretserba eta Segurtasuneko Elkartea Guardia Zibila arduraduna den arloan segurtasun publikoa prebenitzeaz eta, hala badagokio, berriro ezartzeaz arduratzen da, arrisku handiko egoerak, hondamendia eto ezbehar publikoa zuzentzen lagunduz.
Berariazko eginkizun hau honako funtsezko egitekoetan garatzen da:
Horrela osatzen da Erretserba eta Segurtasuneko Elkartea, Guardia Zibilaren Erretserbako Unitate nagusia:
Erretserba eta Segurtasuneko Taldeak (G.R.S).
Zerbitzuak egiteko unitateak. Lurralde nazional osoan kokatuta daude eta Konpainietan banatzen dira. Zerbitzuak egiteko Jarduketako Oinarrizko Unitateetan (UBA) eta Interbentzio Azkarreko Moduluan (MIR) sailkatzen dira.Zalditeriako Eskuadroia
Guardia Zibilaren zaldi-unitatea da. Ohore eta protokoloari lotutako egitekoak ere burutzen dituLur-azpia Aztertzeko Unitateak
Lurrazpiko instalazioen zaintzan, babesean eta segurtasunean espezializatuta daudeErretserba eta Segurtasuneko Elkarteak zortzi Talde ditu Madrilen, Sevillan, Valentzian, Bartzelonan, Zaragozan, Leonen, Pontevedran eta Sta. Cruz de Tenerifen.
Madrilen kokakuta dagoen Zalditeriako Eskuadroi batek eta Lur-azpia Aztertzeko Unitateek osatzen dute hedapena.