Itsasoa

Atal honetan Espainiako itsaso-uretan eta ur kontinentaletan, urpeko ingurunean barne, lan egiten eta, bereziki, itsasertzak zaindu eta legez kanpoko immigrazioa kontrolatzen dituzten Guardia Zibilaren adituei buruzko informazioa lor dezakezu. Itsaso-zerbitzu eta Urpeko jardueretako Talde Berezietako (GEAS) espezialistak dira. Sorrera eta historia, eginkizun orokorra, antolaketa eta eraketa bai eta lurraldeko hedapena ere ezagutuko duzu.Buque Transoceánico Río Segura de la Guardia Civil

 

 

Itsaso-zerbitzua

Sorrera eta historia

Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoaren 11.2.b artikuluak Guardia Zibilak Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei generikoki ematen dizkieten funtzioak, besteak beste, lurraldeko itsasokoak erabiliko dituela ezartzen du.

Otsailaren 22ko 246/1991 Errege Dekretuak Guardia Zibilaren Itsaso-zerbitzua arautzen du, lehenengo artikuluan hau esanez:

“Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoak Guardia Zibilaren Kidegoari ematen dizkien funtzioak Espainiako itsasoaren uretan indarrean dagoen legediak zehaztutako lurraldeko itsasoaren kanpoko mugaraino erabiliko direla eta, salbuespen gisa, lurraldeko itsasotik kanpo, nazioarteko hitzarmenetan ezarritakoari jarraituz”.

Honek Guardia Zibilaren Kidegoa lurreko eremuan egiten ari zena itsaso-mugapeneraino zabaltzea ekarri zuen.

Itsaso-zerbitzuaren lehenengo ontziak eman ziren eta Bartzelonako Olinpiadetan eta Sevillako Erakusketa Unibertsalean lan egin zuten.

Gero, hedapena osatzen ari izan da eskumena duen mugapena bete arte.

Eginkizun orokorra

Espainiako itsasoaren uretan eta ur kontinentaletan Guardia Zibilari dagozkion funtzioak erabiltzea. Halaber, urpeko jarduerak barne daude eta, bereziki, inguru honetako itsasertzak zaindu eta legez kanpoko immigrazioa ere bai

Oinarrizko egitekoak
  • Judiziala: Delituak prebenitzea eta ikertzea, lehenengo izapideak eta txostenak.
  • Fiskala: Estatuko babes fiskala eta kontrabandoa ekiditeko eta jazartzeko ekintzak.
  • Administratiboa:Natura eta ingurunea kontserbatzea, arrantza eta kirol itsasontziak kontrolatzea eta ikertzea, urpean dagoen ondare historikoa babestea eta legez kanpoko immigrazioa kontrolatzea.
  • Misioak atzerrian: Itsas eremuan garatzen diren kooperazio polizialeko, bakerako edo gizakien aldeko nazioarteko misioetan parte hartzea.
  • Elkarlana eta kooperazio nazionala: Itsasoan eskumenak dituzten Espainiako erakundeekin elkarlanerako harremanak, Itsas Salbamendua, Merkatal Marina, Aduanak, Ingurunea eta Armada, alegia.

Antolaketa eta eraketa

Itsaso-zerbitzua Ondoko Zuzendaritza Operatiboaren agindupean dagoen Zerga eta Mugetako Buruzagitzaren menpe dago, azken hau goiko organo gisa.

            Itsaso-zerbitzua horrela eratzen da:

  • Zerbitzuko Buruzagitza: Teknikoki zuzentzeko eta Agintariari aholkatzeko Organo Zentrala, Madrilen kokatuta. Guardia Zibilaren Zerga eta Mugetako Buruzagitzaren agindupean dago.
  • Itsaso-taldeak:: Guardia Zibilaren Itsaso-zerbitzuaren Itsasontzi Ozeanikoak sartzen diren antolaketa-unitateak.
  • Probintziako Itsaso-zerbitzuak: Zerbitzuko lurraldeko organoak. Itsasertzean dituzten probintzietan aurkitzen dira eta kokatuta dauden lurraldeko Guardia Zibilaren Komandantziaren agindupean, bai organikoki zein funtzionalki, eta Itsaso-zerbitzuko Buruzagitzaren menpean teknikoki.
  • U.A.S. (Urpeko Jardueretako Unitatea): Itsaso-zerbitzuaren Buruzagitzaren agindupean dagoen organoa. Uretan eta urpekoan Guardia Zibilari emandako funtzioak eta jarduerak egitea dagokio
  • G.E.A.S. (Urpeko Jardueretako Espezialisten Taldeak): Urpeko espezialitateko lurraldeko organoak. Kokatuta dauden lurraldeko Guardia Zibilaren Komandantziaren agindupean, bai organikoki zein funtzionalki, eta Urpeko Jardueretako Unitatearen menpean teknikoki.

Lurraldeko hedapena

Itsaso-zerbitzuaren lurraldeko hedapena Espainiako itsasertza osoa estaltzen du, Unitate batzuetan eratuta

  • Itsaso-taldeak: Guardia Zibilaren Itsasontzi Ozeanikoak dauden unitateak. Basea Las Palmas de Gran Canaria (Kanarietako Itsaso-taldea) eta Cadizen (Itsasarteko Itsaso-taldea) dago eta organiko, funtzional eta teknikoki Itsaso-zerbitzuaren organo zentralaren menpe daude.
  • Probintzietako Itsaso-zerbitzuak: Itsasertza duten probintziako lurraldeko unitateak. Kokatuta dauden lurraldeko Guardia Zibilaren Komandantziaren agindupean, bai organikoki zein funtzionalki, eta Itsaso-zerbitzuaren menpean teknikoki

subir

Urpeko Jardueretako Unitatea

Funciones de la Guardia Civil, En el mar

Sorrera eta historia

1997an Urpeko Jardueretako Unitatea Itsaso-zerbitzuan sartu zen. Berariazko eginkizuna Urpeko Jardueretako Talde Bereziek (GEA) edo Guardia Zibilaren unitateek behar duten laguntza ematea da.

Eginkizun orokorra

Ingurune urtar edo urpekoari lotutako Guardia Zibilari dagozkion funtzioak erabiltzea, berdin da arnasteko baliabide autonomoak eskatzen dituzten ala ez.

 
   Oinarrizko egitekoak
  • Pertsonak eta objektuak bilatzea, aurkitzea eta berreskuratzea ingurune urtar eta urpekoetan
  • Urpeko ondare kultural, historiko eta naturala zaintzea, prebenitzea eta babestea
  • Polizia Judizialaren funtzioak urpeko eremuan jazotako gertaerengatik.
  • Guardia Zibilaren beste unitate batzuk laguntzea espezialitate honen berariazko jarduerei lotutako gai tekniko eta operatiboetan
  • Hondoak, itsasontzien kroskoak, urpeko lanak edo objektuak arakatzea segurtasun, terrorismoaren aurkako babes edo zerga zaintzarako.
  • Urpeko eraisteetako praktika, egoera zehatzak egondakotan.
  • Itsas- edo urpeko hondoak arakatzea eta miatzea urreneko baliabideez
  • Urpeko jarduerak egiteari buruzko indarrean dauden araudia eta xedapenak betetzen direla zaintzea.

Antolaketa eta eraketa

Urpeko Jardueretako Unitatea horrela eratzen da:

  • Unitatearen Buruzagitza: Valdemoron dago (Madrilen). Berariazko eginkizuna Urpeko Jardueretako Talde Bereziek (GEA) edo Guardia Zibilaren unitateek behar duten laguntza ematea da.
  • Urpeko Jardueretako Talde Bereziak: Berariazko eginkizunak egiten dituzten oinarrizko unitate operatiboak. Guneetan eta zenbait Guardia Zibilaren Komandantziatan kokatuta daude, azken honen agindupean, bai organikoki zein funtzionalki, eta Urpeko Jardueretako Unitatearen menpean teknikoki.

 

Lurraldeko hedapena

Urpeko Jardueretako Unitateak, 1997tik Itsaso-zerbitzuan sartuta, nahiz eta sorrera 1981an gertatu zen. Horrela eratzen dira:

  • Urpeko Jardueretako Unitate Zentrala (UCEAS)
  • Taldeak (GEAS).

Gaur egun taldeak honako probintzia hauetan daude:

A Coruña, Gijon, Girona, Bartzelona, Huesca, Errioxa, Valladolid, Badajoz, Cuenca, Valentzia, Murtzia, Sevilla, Mallorca, Ibiza, Ceuta, Melilla, Las Palmas eta Tenerife.

subir


null