Atal honetan terroristak atxilotzeko eta arrisku handikoak diren operazioak egiteko bereziki prestatuta dauden guardia zibilei buruzko informazioa lor dezakezu. Zehazki, sorrera eta aurrekariak, eginkizuna, oinarrizko egitekoak, antolaketa eta eraketa, bai eta Ekintza Azkarreko Taldearen (GAR) lurraldeko hedapena ere.
Unitate honen aurrekariak 1978ko apirilean kokatu behar dira Jacako Mendiko eta Operazio Berezietako Eskola Militarrak prestatutako Terrorismo aurkako Landa-unitatea (UAR) sortu zenean –40 lagun inguru-. Unitate honetatik Terrorismo aurkako Landa-taldea (GAR) sortu zen 500 espezialista baino gehiagoz eta. zenbait izen eduki ondoren, gaurko Ekintza Azkarreko Taldea deitu zen (GAR).
1980ko otsailean GAR Euskal Herrian eta Nafarroan zabaltzen da ekintza terroristaren igoera jazartzeko. Izan ere, Guardia Zibilak landa-inguruan erakunde terroristen aurkako borrokan zituen gabeziak gainditu zituen.
Besteak beste, GAR-rek BOSNIA I HERZEGOVINAn, KOSOVOn, AFGANISTANen, JERUSALENen, HAITIn, LIBANOn parte hartu du eginkizun hauek garatzen
GAR Landa-ekintzako Unitatearen (UAR) menpean dago eta funtzionalki zerbitzua ematen duen Unitateekin erlazionatzen da, hain zuzen ere, Euskal Herriko eta Nafarroako Lurraldeko Unitateekin.
Buruzagitzan eta lau Konpainiatan . eratzen da. Buruzagitzen agindu-manduko eta laguntzako organoak daude; azken hauetan Prestakuntza-bulegoa aurkitzen da: Unitatearen kide guztien etengabeko prestakuntza mantentzeaz eta erabiltzeko doktrina egiteaz arduratzen da.
Konpainiek beti Euskal Herrian eta Nafarroan lan egiten dute, prestakuntza eta atsedenerako aldietako txandetan.
Ekintza Azkarreko Frakzioa (FAR) bereziki sortu zen Unitatea da, lurralde nazionalean eta kanpoan ezohiko zerbitzuak egiteko asmoz. Ohiko zerbitzutzat Taldeak Euskal Herrian eta Nafarroan terrorismoaren aurka borrokan egiten dituenak jotzen da.
GAR Logroñon kokatuta dago. Konpainiak, normalean, hiru euskal probintzietan eta Nafarroan kontzentratuta daude, Lurraldeko Unitateen Buruek eskatzen dituzten eginkizunetan laguntza emanez.